Mungiako Udalak Landetxo Goikoaren barrikuntzea amaitu dau

Bizkaie! 2026-03-27 12:22   Kulturea

Euskal ondarea jagoteko oinarrizko bultzada kulturala.



Mungiako Udalak amaitu dau Landetxo Goikoaren museo-eskaintzearen barrikuntza osoa. Proiektu honek, 2026an gauzatutakoa, modu esanguratsuan eraldatu dau dagoan erakusketea, publiko guztientzako esperientzia erakargarriagoa, interaktiboagoa eta eskuragarriagoa eskaintzeko helburuagaz.

Erakusketako ikuspegi museografiko barria espazioen barrikuntza sakonean oinarritzen da, erabateko murgiltze esperientzia ahalbidetzen daben baliabide sensorialak erabiliz. Proiektuak erakusketea egokitzeko beharrari erantzuten deutso, ulermena erraztu, irisgarritasuna errespetau eta bisitarien eta edukien arteko interakzinoa hobetuz, beti be ikuspegi inklusiboagaz.

Espazio barrituak hainbat modulu ditu, baserriko eguneroko bizitea, mitoak, sinismenak eta sinboloak esperimentetako aukerea emoten dabenak, teknologia aurreratua erabiliz, besteak beste, infografiak, ikus-entzunezkoak eta panel alkarreragileak. Erakusketeak Bizkaiko zaharrena dan Landetxo Goikoa baserriaren historia eta kulturea azpimarratzen ditu, baserriaren inportantzia historiko eta kulturala ulertzen laguntzen daben baliabide didaktikoak erabiliz.

Mungiako Udalak 300.000 euro baino gehiago inbertidu ditu, zati batean Europako Next Generation dirulaguntzeagaz finantziauta eta Jataondoren, eskualdeko landa garapenerako
agentziaren, laguntzeagaz proiektua ezartzeko. Erakusketearen iraunkortasuna bermatu da, ingurunea eta materialak errespetetan dituan diseinu baten bidez, instalazinoen iraunkortasuna eta eraginkortasun energetikoa ziurtatzeko.

Barrikuntza honegaz, Landetxo Goikoa balio handiko kultur eta interpretazino zentro bezela erabiliko da Mungia eta eskualderako, urte osoan zehar publiko guztientzat eskuragarri dagoan hezkuntza proposamen zehatzagaz, ikasle zein bertoko turismoa gogoan hartuta.

Baliabide sensorial eta interaktibo barriek esperientzia inklusibo eta irisgarria ahalbidetzen dabe publiko guztientzat urte osoan zehar.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu