Hitzetik Hortzera Arabako Bertsolari Txapelketako finalean
2026-03-27 10:04 BertsolaritzeaMartiaren 28an Arabako Finala zuzenean emongo da ETB1en.
Arabako Bertsolari Txapelketako finala jokatuko da martiaren 28an Gasteizko Europa Biltzar Jauregiko Almudena Cid Aretoan. Bertan ibiliko dira kantuan Aroa Arrizubieta Barredo, Iñaki Viñaspre Simon, Maddi Agirre Epelde, Martin Abarrategi Sarrionandia, Peru Abarrategi Sarrionandia eta Unai Anda Delika.
Finala zuzenean eskainiko da ETBn: 17:15etik aurrera ETBon1en jarraitu ahal izango da Ilaski Serranok aurkeztuta eta Manu Bendala bertsolariaren analisiekaz.
Arabako txapeldunari Gasteizeko Martxoak 3 alkarteko kideek jarriko deutse txapela.
Domekan, txapeldunagaz alkarrizketea
Finalaren biharamonean, martiaren 29an, Hitzetik Hortzera berezia izango da 15:00etan ETB1en. Europa Biltzar Jauregiko bertsoaldiak eta Mirari Martiarenak txapeldunari egindako alkarrizketa ikusteko aukerea izango da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
