2026/03/29 19:00
Gasteizeko Baratza Aretoan. | AntzerkiaXI. Zurrunbilo - Euskerazko Arte Eszeniko Garaikideen Jaialdia.
Aitzol Iraolaren Hustu eta Les bobé bobé-ren Dada Ü Lalaren txandea izango da. Hustuk oihartzunez betetako espazio batean hutsaren bila dabilen gorputz bat erakusten deusku. Site-specific horretan, gorputza, ahotsa eta espazioa alkarrizketa bizian alkartzen dira, jauste ixteko trokea eta husteko ekintza erradikala arakatuz. Ariketa intimo eta kolektiboa, momentuan bertan dagozan personek egiten daben obrea, sortzaile, interprete eta ikuslearen arteko mugak ezabatuz.
Dada Ü Lala lanari jagokonez, mundua ulertezina dan garaietan emakume biri ulerterreza egiten jaken esangurea dauen eta koherentziadun zeozer eskatzen deutsen momentuan sortzen dan ekatombe artistikoaren eztandea. Boom grrr pum pam fliiis! Txof… Berbeak ez dau balio daborduko...
Sarrerak:
- Aldez aurreko sarrerak 10 euroan dagoz salgai (12 € leihatilan) eta Baratzako 4 piezak 16 euroan ikusteko bono bat egongo da.
- Zurrunbiloko ikuskizun guztietarako sarrerak webgunean dagoz eskuragarri.
- Ssarrera soziala be eskuragarri izango dabe bertaratu nahi eta admin@salabaratza.com sarrerea ekarri ezin dabenek.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
