Arabako finalerako seikotea prest

Bizkaie! 2026-03-25 13:46   Bertsolaritzea

Zapatuan, hilaren 28an, jokatuko da finala 17:30ean, Gasteizko Biltzar Jauregian.

Arabako Bertsolari Txapelketako finalaren aurkezpena Biltzar Jauregian bertan egin dau Arabako Bertsozale Alkarteak. Uxue Diaz de Ceriok aurkeztu ditu sei protagonistak bertan zirala:

  • Aroa Arrizubieta. 
  • Iñaki Viñaspre. 
  • Maddi Agirre. 
  • Martin Abarrategi.
  • Peru Abarrategi.
  • Unai Anda Delika. 

Horreetako hiru finalista (Aroa Arrizubieta, Iñaki Viñaspre eta Peru Abarrategi) txapel banaren jaube dira. Beste hirurak (Maddi Agirre, Martin Abarrategi eta Unai Anda Delika), barriz, lehen aldiz kantauko dabe finalean. 

Arabako Bertsozale Alkarteak ikusarazo gura dau Arabako bertsogintzeak egin dauen bidea azken hamarkan. Halanda ze, txapela Martxoak 3 Alkarteko Santiago Diaz de Espada eta Nura Elorriaga Bernausek jantziko deutse txapeldunari, belaunaldikotasuna adierazoz. 

50 urte dira martiaren 3ko triskantzea jazo zala, Arabako komunidadea astindu ebana. Talde lanak, alkarlanak, herriaren indarra eta komunidadea eregiteko hainbat esparruri jomugea jarri eutson Araba eta Gasteizi 1976ak. 

Arabako Bertsozale Alkarteak Martxoak 3 alkarteari autortzea egin gura deutso, baita eskerrak emon egindako ibilbide eta lanagaitik be.

Gainontzeko sariak, Arabako bertso eskoletako kideek emongo ditue:

  • Aiaraldea Komunikabide Faktoria: Gartzen Garaio Atxurra.
  • Gasteizko Lazarraga Kultur Alkartea: Xabi Antia Zuaznabar.
  • Oiongo IKA euskaltegia: Esther Mauleon Garcia.
  • Zalduondoko Kultur Alkartea: Jon Ruiz de Pinedo Lekuona.
  • Mendialdeko AEK: Kora Madinabeitia Ezkurra.
  • Gorbeialdeko Zigotia Euskaraz Alkartea: Askoa Urzelai Bengoetxea.
  • Euskal Herriko Bertsozale Alkartea: Aritz Bidegain Aire.

Finalerako sarrerak hemen dagoz eskuragarri.  

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu