'Heriotzak Eduardo du izena', 2026ko ArteDrama Euskal Laborategiari ekiteko
2026-03-25 12:26 KultureaFormol Laborategiak eskainiko dau apirilaren 6an.
Aurten egitarau potoloa dakar ArteDrama Euskal Laborategiak (apirilaren 6tik 11ra), izan be, Heriotzak Eduardo du izena obraz gan, Idoia Tapia Martinezen Alter Nation, Nagore Tamayoren Nolako zura: halako hileta bat inozentziari, Adrienne Bergson-Johnsonen Euskal kultura behar duen masterklaza, Pinpilinpauxa horia, Mairua Antzerki Tailerrarena, Nor naizen baneki, Axut! ArteDramarena eta Promesarik txikiena Infinitu Dramak eskainiko dauena nabarmendu daitekez.
Izen-emotea zabalik.
Informazino gehiago eta egitaraua hemen.
ADEL
ArteDrama Euskal Laborategia (ADEL), arte eszenikoetan euskeraz dabizenen topagunea da, aktore, zuzendari, antzerkigile zein antzerkizaleentzat urtero zabaltzen dan gunea.
Ekintza, drama, antzerkia eta artearen lengoaiak ikertu eta sortzeko bokazinoagaz jaio zan. Euskal Herriko arte eszenikoetan gabizanon arteko eztabaidak, jakintza eta alkartrukeak sustatzeko asmoagaz, astelehenetik zapatura Ander Lipusek zehaztu dauenez. Ekintza, drama, antzerkia eta artearen lengoaiak ikertu eta sortzeko bokazinoagaz jaio zan. Artedrama Plataformearen oinarri, antzerkia eta artea esateko eta izanarazoteko gure herri honen berbak eta ekintzak dira. Testuinguru horretan finkatuta, zutabe askok eusten dabe Artedrama Plataformearen sabaia.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
