EHUko errektoretza-taldeak prozesu parte-hartzailea bultzatu dau
2026-03-24 13:10 KultureaUnibersidade-komunidadean errespetua eta erantzukidetasuna indartzeko.
EHUAgora atari barriak (Decidimen oinarritutako parte-hartze gunea) aukerea emongo deutso unibersidade-komunidade osoari errespetua eta erantzukidetasuna sustatzeko jarduera-protokolo baten lanketan parte hartzeko; protokolo hori bitartekaritzan eta ikuspegi berrezartzailean oinarrituko da. Ekimen honek ondare publikoa jagoteari buruzko sensibilizazino-kanpaina bat eta espazio publikoaren eta propagandearen kudeaketarako oinarrizko arauak bultzatzea be jasoten dau.
EHUko errektorea, Joxerramon Bengoetxea, unibersidade-komunidade osoari zuzendu jako, erakundearen barruan errespetua eta erantzukidetasuna indartzeko bideratutako prozesu parte-hartzaile baten abiarazotea iragarteko.
Errektoreak azpimarratu dauenez, personen arteko hartu-emonak errespetuan, lankidetzan eta hartu-emon osasuntsuetan oinarritzen diran espazioa da EHU, eta balio horreek dira gure aktibo handienetako bat eta harrotasun kolektiborako arrazoietako bat baina badira, aspalditik, printzipio horreekaz bat ez datozen portaerak, eta egoera horreek errektore-talde ezbardinen agintaldietan izan dira unibersidade-komunidadearen ondoizatean eragina izanik. Egoera horreek ez dira barriak baina ez gaitue horregaitik gitxiago arduratzen, erantzukizunez hartzen ditugu eta arduraz heltzen deutsegu errektore-taldean. Eta nabarmendu dau beharrezkoa dala egoera horreei modu egituratu, partekatu eta koherentean heltzea.
Hilabeteak gai hau lantzen egon ondoren, EHUk errespetua eta erantzukidetasuna sustatzeko jarduera-protokolo bat lantzeko prozesuari ekingo deutso unibersidade-komunidadean. Tresna horren oinarrian bitartekaritza eta ikuspegi berrezartzailea egongo dira; gatazkak kudeatzeak eskatzen dau kalteak konpontzea, ikaskuntza kolektiboa sustatzea eta komunidade-loturak indartzea.
Errektoreak azpimarratu dau prozesu horrek izaera parte-hartzaile argia izango dauela. Horretarako, unibersidadeak datorren astean bertan ipiniko dauela martxan EHUAgora, unibersidadeko parte-hartzerako kanal digital barria, komunidade osoak bere ikuspegia emon, ardurak konpartidu eta danon arlo hori eregiten lagundu deian. Agora Digitala martxan jarteagaz, errektore-taldeak hauteskunde-kanpainan hartutako beste konpromiso bat beteten dau. Tresna hori oinarrizkoa izango da gobernantza edegiago, parte-hartzaileago eta gardenago baterantz aurrera egiteko.
Era berean, errektore-taldeak iragarri dau ondare publikoa jagoteari buruzko sensibilizazino-kanpaina bati ekingto deutsela unibersidadeko bizitearen kalidadean dauen eragin zuzena azpimarratuz. Kanpaina hau Ondare publikoa zaindu. Guztiona da / Cuida lo público. Es de todos y todas goiburuaren inguruan egituratzen da, espazio eta baliabide komunen jagoletzan erantzukidetasunaren idea indartzeko helburuagaz. Erav berean, espazio publikoaren eta propagandearen kudeaketarako oinarrizko arauak lantzen dabiz, unibersidadeko zentroetako zuzendaritzen ekarpenakaz hasiera batean osotu diranak eta ahalegin berezia egingo da garbiketea indartzeko.
Ekimen honen helburua da aurrera egitea unibersidade eredu batean, errespetua, alkar jagotea eta erantzukidetasuna gure hartu-emonen oinarri izaten jarraituz.
Amaitzeko, errektoreak eskerrak emon deutsoz unibersidade-komunidade osoari prozesu honetan izango duen inplikazino eta konpromisoagaitik.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
