Badator TikTok sarean oinarritutako IX. Bziber
2026-03-23 12:33 KultureaLehiaketea apirilaren 17ra arte izango da.

Martxan da IX. Bziber egitasmoa. Apirilaren 17ra arte, Azkue Fundazinoak gazteak eta sareak euskeraz ehuntzeko helburuagaz TikTok sareko lehiaketea atondu dau. Ekimenak Bizkaiko Foru Aldundiko Euskerea, Kulturea eta Kirol Sailaren babesa dauka.
14 urtetik gora dituen eta sare sozialetan edukia sortzen dabizen edo sortzen hasi gura daben persona guztiek parte hartu leikie aurtengo edizinoan. Astero, eduki-sortzaile batek gidatuko dau lehiaketea, bideo-proposamena eginez. Parte-hartzaileen egitekoa bideo-proposamen horreek euren estilora sortu eta sareetan partekatzea izango da, gura beste bideo egiteko aukereagaz. Eduki-sortzaile bakotxak haren kategoriako irabazlea aukeratuko dau eta Fnac dendan gastetako 100 euroko opari-txartelagaz sarituko da.
Eragile digitalak gidari
Aurtengo edizinoaren barrikuntzetako bat gidarien profila da. Halanda ze, eduki-sorkuntzan erreferente diran lau sortzailek gidatuko dabe lehiaketea: Janire Atxurra (@janiatxu), Andoni Etxezarreta (@_ibilimunduan), Luma Otaño (@luma.ov) eta Julen Unanue (@unaanuue). Euren esku egongo da proposamenak egin eta irabazleak hautatzea, baina eduki sorkuntzarako hainbat aholku be emongo deutsee parte-hartzaileei.
BZ Sarea kategoria barria
Edizino honetako beste nobedade garrantzitsu bat da BZ Sarea kategoria. Kategoria horretan lehiatzeko, gitxienez 17 urte izan beharko ditue parte-hartzaileek eta sariak Fnac dendako 100 euroez gan, hurrengo edizinoko eduki-sortzaileetako bat izateko kontratu profesionala lortzeko aukerea izango dira. Kategoria horren bidez, euskal eduki-sortzaile barriei ikusgarritasuna emon eta euren ibilbide profesionala sustatu gura da, sarean euskeraz sortzen jarraitu deien.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
