Chillida Lekuko zuzendari barria: Mikel Chillida

Bizkaie! 2026-03-23 10:28   Pil-pilean

Datorren apirilaren 1etik aurrera. 

Chillida Lekuk, Eduardu Chillida artisteak eta haren emazte Pilar Belzuncek 2000. urtean sortutako museoa etea eskultura-parkeak, Mikel Chillida izentau dau msueoko zuzendari barri, datorren apirilaren 1etik aurrera. 

Mikel Chillidak, artistearen lobak, 2019tik Chillida Lekuren Garapeneko zuzendari bezela ibili da. Bestalde, Mireia Massaguek erakundeari lotuta jarraituko dau.

Luis Chillida familiako bozeramaileak ondokoa adierazo dau: Chillida familiak ziurtasun osoa dauka Mikelek Eduardo Chillidaren ondare artistikoari buruz dauen ezagutza sakonak eta konpromisoak posizino ezin hobean jarten dabela Chillida Leku hurrengo etapan gidatzekoolkularitza lanetan. Ziur gagoz, haren zuzendaritzapean, musoeak azken urteetan lortutako lorpen garrantzitsuak sendotzen jarraituko dauela. Mireia Massaguéri be eskerrak emon gura deutsagu azken zazpi urteetan erakutsitako lidergo bikainagaitik.

Chillida Leku erreferentziako erakundea da, XX. mendeko artista garrantzitsuenetako bat izan zan Eduardo Chillidaren ondarea jagon, ikertu eta zabaltzeko lanetan. 2019an ateak barriz edegi zituanetik, museoak haren posizinoa finkatu dau kultur panoraman, baita nazino mailan eta nazinoartean be. 

Museoak hainbat sari jaso ditu azken urteetan, esaterako; 2023ean Chillida Lekuk Harrerea, Inklusinoa eta Partaidetzako Portimão Museo Saria jaso eban European Museum Forumen eskutik; eta, 2024an, Arte Ederretako Merituaren Urrezko Dominea, Kultura Ministerioak eskainia.

Mireia Massaguek ondokoa dino: Chillida Leku zuzentzea nire ibilbide profesionalaren ohore handienetako bat izan da. Asko pozten deust Mikelek zuzendaritzea hartzeak

Mikel Chillidak, bestalde, ondokoa adierazo dau: benetako pribilegioa da ardura hau hartzea eta Chillida Lekuren etorkizuna zehazten laguntzea, izan be, leku honek esangura personal sakona dauka. Nire konpromisoa artisteak eban ikuspegiari jarraipena emotea da: halanda ze, haren lan aparta jagon, ikertu eta partekatzea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu