Peru Abarretegik irabazi dau Aramaioko finalaurrekoa eta finala erabagita geratu da

Bizkaie! 2026-03-16 07:55   Bertsolaritzea

Aramaiokoa martiaren 28n jokatuko dan finalean izango da.

Peru Abarretegi. | Ikusi handiago | Argazki originala



Aramaion ondokek kantau dabe: Andere Arriolabengoa Bengoa (Aramaio); Danel Herrarte Nafarrate (Aramaio); Martin Abarrategi Sarrionandia (Aramaio); Peru Abarrategi Sarrionandia (Aramaio);
Sabin Abarrategi Sarrionandia (Aramaio); eta Xabi Igoa Eriz (Aramaio).

Bigarren fase honetan 14na bertso puntuagarri kantau ditue bertsolariek eta bakarkako lana ganbarakoa izan da. Ariketa guztiak egin ondoren, Peru Abarrategik lortu dau puntu gehien, 377 puntu. Finalerdi bietako puntuazinoaren hurrenkeran osotuko da finala. Puntuazinoak ondorengoak izan ziran:

  • Peru Abarrategi: 377 puntu.
  • Danel Herrarte: 359,5 puntu.
  • Andere Arriolabengoa: 349,5 puntu.
  • Xabi Igoa: 347 puntu.
  • Martin Abarrategi: 343 puntu.
  • Sabin Abarrategi: 333,5 puntu.

Hamaihiru lagunez osotutako gai-jartzaile taldekoen artean Lierni Altuna Ugarte izan da Aramaioko aurkezlea. Finalaurreko honetako epaimahaian izan dira Mikel Fernandez de Arroiabe, Egoitz Iradier Martinez de Albeniz, Iker Elexpuru eta Aitor Jimenez Tolosana. Endika Jimenez Enbeita ibili daidazkari lanetan.

Hurrengo saioa, finala izango da martiaren 28an, Gasteizen, Europako Biltzar Jauregian, arratsaldeko 17:30ean. Ondokoek kantauko dabe: Aroa Arrizubieta, Iñaki Viñaspre Simon, Maddi Agirre Epelde, Martin Abarrategi, Peru Abarrategi Sarrionandia eta Unai Anda.

Erosi sarrereak hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu