2026/03/15 .
Bilbon, Artxandako Monte Avrilen. | BestelakoakGreen Series XCO 2026.
.
Denporaldiko 7 probak martitik bagilera bitartean jokatuko dira eta UCI 2 kategoria izango dabe. Horrek berretsi egiten dau lehiaketa-maila handiari eusteko eta finkatzeko apustua, izan be, azken urteotan, Green Series XCO sariketea bere zirkuituen kalidadeagaitik eta lehiaketa-ereduagatik nabarmendu da, goi-mailako kirolarien parte-hartzea eta harrobiaren prestakuntza eta sustapen handia buztartuz. Nazinoarteko egutegian osorik sartzeak erakusten dau erakundearen lana eta Euskadin eta Euskaditik kanpo lortutako proiekzinoa autortzen dala.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
