Tu-K taldeak '21 22 - 11' diskoa kaleratuko dau

Bizkaie! 2026-03-09 10:45   Musikea

Entzun hemen Ze gixon genero za zu? aurrerapen abestia.

Ondarroako Tu-K taldeak martiaren 13an kaleratuko dau 21 22 - 11 diskoa. Guztira, zazpi abesti izango ditu. Ondokoak dira parte hartzaileak: 

  • Jose Lastra: programazinoa eta tekladua. 
  • Txufo Wilson: tekladua. 
  • Markel Uribe: gitarrea. 
  • Josu Aranbarri: abeslaria eta bajua.
  • Txomin Uribe: abeslaria, programazinoa eta gitarrea. 
  • Ixiar Oreja, Jon Salinas (Tatxers) eta Izar Aranbarri: abeslaria.

Horrezaz gan, Ze gixon genero za zu? abestia aurreratu deuskue. Musikea eta berbak Josu Aranbarrik egin ditu. Bestalde, Jon Salinas izan da abeslaria. Abesti indartsua da, tekladuak eta gitarrak buztartzen dituana. Berbea gizonaren ikuspuntutik datorren galderea da, gizonak gizona astinduten dauen bardintasunaren bidean. 

Berbak

Negar egiten duena
Ala negarra egiten duena
Dantzan egiten duena
Ala zintta-dantza ematen duena
Ahula izaten dakiena
Ala ahurra markatuta uzten dizuna
Zalantzak dituena
Ala zerbait demostrau behar duena
Zu, ze gizon genero za zu?
Esan zu, ze gizon genero za zu?
Esku zabala dena
Ala esku luzea duena
Arrakalak dituena
Ala derrigorrez arrakasta behar duena
Arrazoiak dituena
Ala aitzakiak baino ez dituena
Pausu bat atzera ematen dakiena
Ala lehen lerroan beti bizi dena.
Zu, ze gizon genero za zu?
Pentsatu al dozu inoiz
zerk egiten zaituen gizon
zerk egiten zaituen andra
zerk egiten zaituen zer zaren ZU!
Zu, ze gizon genero za zu?
Esan zu, ze gizon genero za zu?

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu