Maddi Agirrek irabazi dau Dulantzin jokatutako finalaurrekoa

Bizkaie! 2026-03-09 07:44   Bertsolaritzea

Martiaren 28an jokatuko dan finalerako lehen txartela be eskuratu dau.



Dulantzin kantau dabe Iñaki Viñaspre Simon (Abetxuku); Aroa Arrizubieta Barredo (Gasteiz); Asier Otamendi Alkorta (Urretxu/Gasteiz); Ekaitz Samaniego Curiel (Gasteiz); Maddi Agirre Epelde (Gasteiz); eta Unai Anda Delikak (Ametzaga).

Bigarren fase honetan 14na bertso puntuagarri kantau ditue bertsolariek eta bakarkako lana ganbarakoa izan da. Ariketa guztiak egin ondoren, Maddi Agirrek lortu dau puntu gehien, 380,5 puntu, hain zuzen be. Finalerdi bietako puntuazinoaren hurrenkeran osotuko da finala. Puntuazinoak ondorengoak izan dira:

  • Maddi Agirre: 380,5 puntu.
  • Iñaki Viñaspre: 364,5 puntu.
  • Unai Anda: 362,5 puntu.
  • Aroa Arrizubieta: 348,5 puntu.
  • Asier Otamendi: 341 puntu.
  • Ekaitz Samaniego: 327 puntu.

Hamaihiru lagunez osotutako gai-jartzaile taldetik Olatz Santocildes Martinez izan da Dulantziko aurkezlea. Finalaurreko honetako epaimahaian, barriz, honakoak izan dira: Mikel Fernandez de Arroiabe, Egoitz Iradier Martinez de Albeniz, Iker Elexpuru eta Aitor Jimenez Tolosana. Endika Jimenez Enbeitak egin ditu idazkari lanak.

Kontuak kontu, hurrengo saioa, martiaren 14ean izango da Aramaion, bertako Kultur Etxean, arratsaldeko 17:30ean.

Erosi sarrerak hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu