2026/03/07 10:00
Bilboko Bizkaia Aretoan. | JardunaldiakII. Garunaren Astea.
Ekitaldia DANA Foundationen Brain Awareness Week nazinoarteko ekimenaren barruan kokatzen da eta Euskal Herriko Unibersidadeak atondu dau, zehatz, Magdalena Wojtas doktoreak, Jose R. Pineda doktoreak eta Medikuntza Fakultateko Biologia Zelularra eta Histologia Saileko Lucia Perez doktorau aurreko ikertzaileak.
Ekimenaren helburua da garuna zelan garatzen dan erakustea, garunerako ohitura osasungarriak sustatzea eta neurozientziaren inguruko ezagutzak gizarteari modu eskuragarri eta parte-hartzailean helarazotea, profesionalen eta herritarren arteko topagune baten bidez. Era berean, garunari buruzko jakin-mina, ezagutza eta hausnarketea sustatu nahi dira edade guztietako jenteagan, arreta berezia jarriz hezkuntzan eta zientzia-dibulgazinoan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
