Indarkeria matxista patriarkalari aurre egitea da helburua
2026-02-26 08:57 Pil-pileanBerbaldia, erakusketea, kantu eta poesia errezitaldia eta sorkuntza kolektiboko tailer bat aurreikusi ditue.
Getxoko Udalak martiaren 8an Emakumeen Nazinoarteko Egunaren harian, makinatxu bat jarduera eskainiko ditu eta gaiaren harian, Amaia Aguirre alkateak ondokoa nabarmendu dau: emakumeen burrukak ez dira joandako denporetako kontuak, gure kale, auzo eta gure etxeetan presente dagoz eta horreek autortzea nahitaezkoa da baina baita erantzukizun kolektiboa be. Udalak bardintasunerrealaren eta egungo zein etorkizuneko belaunaldientzat bidezkoagoa izango dan gizartea eregiteko dugun konpromisoa berresten dogu, indarkeriarik bako eta bardinzaleagoa nahi dogulakoetxo baterantz aurrera eginez.
Denporatxua daroagu, Emakumeak* oroimen biziak eta erresistentziak sendotzen sistemea eratsiteko goiburupean, hainbat jarduera izango dira, helburu konpartiduakaz; “ekimen batzuk proponiduten ditugu, emakumeek zenbait testuingurutan indarkeria matxista patriarkalei aurre egiteko dituen borrokak eta erresistentziak agertzeko eta autortzeko, baita biolentzien justifikazinoa deslejitimetako dauen tresna lez, azaldu dau Carmen Díaz Kohesino Sozialeko zinegotziak.
Egitaraua Gurarin
Ekitaldien egitaraua astelehenean, martiaren 2an, hasiko da, 18:00etan, Gordofobia. Violencia social contra los cuerpos izenburupeko barriketaldiazgaz. Maitane Garciak indarkeria ikusezinenetako bat jorratuko dau, eta hortik dator hitzaldiaren garrantzia, gordofobiaren jatorri sozialak, heteropatriarkatuaren zeregina eta indarkeria horrek emakumeen bizitzan dauen eragina azaltzeaz gan.
Martiaren 3tik 30era Bilaketa II erakusketea ikusi ahal izango da, Guatemalako emakumeek memoriaren eta justiziaren aldeko burrukan daben errealidadeari buruzkoa. Cristina Chiquín Rodríguez argazkilariaren argazki erakusketea izango da, Entreamigos-Lagun Artean GKEaren laguntzeagaz atonduta. Aretoan bideo labur bat be proiektauko dabe eta erakusketan diran 20 argazkiak eta testigantzak batzen dituen liburu bi jarriko dira jentearen eskura.
Bisita gidatuak
Memoriak berreskuratzeko eta gure erreferenteek egindako estrategiak ezagutzeko fanzine tailer baten saio bi martiaren 11n eta 25ean izango dira, 18:00etatik 20:00etara, denporan eta espazioan hurreko emakumeen burrukek eta erresistentziek daben garrantziari buruzko gomuta, identifikazino eta errekonozimendurako ariketea, izan be, proposamenak genealogia familiarrera eta komunitariora, biziteari eutsi deutsen emakumeakana begiratzera konbidauko gaitu.
Hilaren 13an, arratsaldeko 18:00etan, A viva voz poesia eta kantu errezitaldia izango da, Haizea Murgia poetearen eta Las poetas vivas klubeko kideen eta Lonbardak abesbatza feministeaga batera. Ganerakoan, prestakuntza-saio bi be egingo ditue zezeilaren 27an eta martiaren 6an.
Hariak, orratzak eta zauriak izango da martiaren 24an, 18:00etan, Mireia Delgadogaz euskeraz izango dan helduentzako ipuin saioaren izenburua.
Jarduerak Gaztelekuetan
Hamaika eta 17 urte bitarteko gazteentzako jarduerak Romoko eta Algortako Gaztelekuetan be atonduo ditue, feminismoari buruzko gorabeherak modu dibertigarrian, genero-estereotipoei buruzko gogoeta, alkarlaneko olgeten bidez talde-lanerako trebetasunak eta bardintasunari buruzko sormena eta komunikazino edegia sustatzeko.
Romokoan, martiaren 3tik 8ra, arratsaldez, Eusten daben emakumeen istorioak tailerrean mural bat egingo da, eta horretan persona bakotxak berarentzat garrantzitsua dan emakume bati buruz marraztu, deskribidu, esaldi tipiko bat jarri, zeozer kontau edo objektu bat jarri ahal izango dau. Bestalde, hilaren 6an bingo feministea egingo da, 18:00etan, eta 7an, arratsaldean zehar, pankarta feministak egingo ditue, goiburu, irudi eta ikur feministakaz.
Algortako Gaztelekuan, martiaren 3, 5, 6, 7 eta 8ko arratsaldeetan, ahalduntze feministearen eta gizonezkoaren despatriarkalizazinoaren inguruko gizarte eta hezkuntza arloko esku hartze proposamena ezartzeko tailerrak izango dira.
Azkenik, aurreko urteotan lez, martiaren 7 eta 8ko gauetan Areetako kaia eta udalerriko igogailuak morez argiztatuko ditue.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
