Bilbok emakumeen astakatasuna erreibindikauko dau martiaren 8an

Bizkaie! 2026-02-24 07:40   Pil-pilean

Martiaren 6an, Emakumeen Nazinoarteko Eguneko Adierazpena irakurriko da.

Martiaren 8a Emakumeen Nazinoarteko Eguna da eta horren harian, Bilboko Udalak, kanpaina instituzionala aurkeztu dau, uriko emakume guztien askatasun erreal eta eraginkorra berresteko.

Bardintasunik ez, askatasunik ez goiburuari eutsiz, Udalak mezu argi eta sendoa aldarrikatu dau: emakume guztiek libre erabagi ahal izan deiela euren bizitzei buruz, enbarazu eta bildur barik eta eskubide guzti-guztiakaz.

Kanpaineak hiru irudi nagusi ditu, bakotxa emakumeen askatasunaren mugea salatzen dauen baieztapen bati lotua: 

  • Ez dago askatasunik, desbardinkerien gatibu segiduten badogu.
  • Ez dago askatasunik, bideak blokeauta badagoz.
  • Ez dago askatasunik, eskubideek mugak gainditzen ez baditue.

Kartelak, estetika zuzenekoa eta sinbolikoa dauenak, daborduko urian zehar dagoz, baita instituzinoetako komunikazino-kanalen bidez be.

Itziar Urtasun Bardintasuneko zinegotziak azpimarratu dauenez: gura dugun etorkizuna eregitea da asmoa: gizarte bidezkoa eta bardintasunezkoa, bizitza duin eta libreak dituana. Konbita egiten deutset herritarrei pentsetako, hausnartzeko eta ekiteko be. Halanda ze, martiaren 8ak guztiok interpeletan gaitu.

Konpromisoa emakume guztiakaz

Udalak ikuspegi intersekzinonalagaz sustatzen ditu politika publikoak, haren premisea baita ez dagoala modu bakarra emakumea izateko. Bilboko emakumeen aniztasunari erantzuteko, Udalak modu koordinaduan lan egiten dau uriko beste udal-zerbitzu eta gizarte-entidade batzuekaz: holan heltzen da uriko zortzi barrutietako hainbat eremutara. Helburua ondokoa da: balio-aldaketea sustatzea, Bilbo uri bardinzaleagoa izan daiten.

Bilboko Udalak konbita egiten deutse herritarrei, Emakumeen Nazinoarteko Egunaren esparruan, bardintasunaren aldeko jarrera aktiboa izan deien.

Emakumeen Nazinoarteko Eguneko adierazpena

Martiaren 6an, 11:00etan, ekitaldia egingo da Yimby espazioan (Ercilla kalea, 24). Bertan, Emakumeen Nazinoarteko Eguneko Adierazpena irakurriko da. Juan Mari Aburto alkatea bertan izango da, baita Itziar Urtasun Bardintasuneko zinegotzia eta Udalbatzako ordezkaritza bat, udal-sailetan bardintasunaren sustapenaren arloan ibilten diran profesionalak eta uriko emakume-alkarteak be.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu