Laboral Kutxak Albaola babestuko dau
2026-02-23 11:04 Kulturea2028ra arteko hitzarmena sinatu dabe.
Laboral Kutxa euskal kreditu-kooperatiba bat da, eta parte-hartze demokratikoan, ingurunean barrinbertidutean eta gizarte-ekonomiaren aurreko konpromisoan oinarritzen da. Bere finantza-jarduerea (partikularrak, enpresak eta aseguruak) komunidadean eragin positiboa sortzeko bideratuta dago, ekintzailetzea, kooperatibismoa, kulturea, jasangarritasun eta tokiko garapeneko proiektuak modu egonkorrean babestuz. Nabarmentzekoa da bere gizarte-lana: beste jarduera aiagarri batzuen artean, mikrokredituak eta gizarte-enpresentzako finantziazinoa bultzatzen ditu, bardintasuna eta kohesinoa sustatzen ditu lan-eredu kooperatibo baten bidez, eta lurraldeko kultura eta hezkuntza-ekimenakaz lankidetzan dabil.
Laboral Kutxak Albaola babestea erabagi dau 2025etik 2028ra bitarteko hitzarmenagaz. Hitzarmen honen bidez, Laboral Kutxa Albaolaren Armadore bihurtzen da eta alkarteak lantzen dituen proiektuak babestuko ditu. Babes hau, batez be, lankidetza, lurralde garapen eta itsas ondarearen transmisioan ibiliko dira alkarlanean proiektu ezbardinen bidez.
Laboral Kutxa Albaolako Armadore
Itsasontziak eregite eta erabilera prozesuei lotutako terminologia erabiliz hitzarmen honen garrantzia azpimarratu nahi dogu Albaolakook. Armadoreak, ontzien erabileran entidade ziran. Itsas ondarera ekarriz, proiektuetan parte hartze zuzeneko erakundeak ditugu Albaolako Armadoreak, ekintza zehatzen bidez, alkarteak lantzen dituan proiektuetara atxikitzen diranak. Albaola Itsas Kultur Faktoria, Ozentziyo eta proiektu barriak Armadore lez, Laboral Kutxak zuzenean sustatuko dau Ozentziyo, gaur egun ontziola-museoan jentearen aurrean erabat zaharbarritzen dagozan proiektua. Horrezaz gan, itsas ondareari lotutako beste lan-arlo batzuk bultzatzen be lagunduko dau. Akordioak, itsas kultureagaz lotutako jarduerak eta topaketak alkarregaz atontzea aurreikusten dau, bai eta, Albaola etapa barri honetan jorratzen dabilen beste proiektu batzuetan laguntzea be.
Ozentziyo, babestutako lehen proiektua
Orain arte Faktorian San Juanak hartzen eban espazioan Ozentziyo atunontzia kokatuko da, Donostiako portuko azken egurrezko arrantza-ontzi tradizionala. Hau, xaxiango teknikearen azken ordezkaria be bada. Albaolak 2015ean salbau eban desegiteko egoanean. Ozentziyok, bere kroskoan, kostako arrantza eta portu-ekosistemeagaz estu lotutako eta belaunaldiz belaunaldi arrantzaleek moltsotutako ezagutza tekniko eta soziala gordeten dau. Zaharbarritze integral hau eta honegaz batera aurkeztuko dan erakusketeak itsasoaren aurreko hartu-emonak ulertzeko aukerea emongo dau, baita kostaldeko bajurako arrantzearen unibersoan sartzeko aukerea be.
Hitzarmen honen sinadurea aprobetxauta, Marije Etxaniz, Laboral Kutxako Komunikazino Zuzendaria; Jokin Gorriti, Laboral Kutxako Komunikazino eta konpromezu sozialeko sekzino burua eta Karmele Segura eta Laboral Kutxako Gipuzkoako komunikazino arduradunak Faktoria bisitau dabe Xabier Agoteren eskutik. Bisitan zehar, euskal baleazaleei eskainitako erakusketan zein Ozentziyori buruzko erakusketan zehar ibili dira, biak publikoari zabalik. Era berean, atunontziaren zuzeneko zaharbarritze prozesua ezagutu ahal izan dabe, ontziola-museoaren bisitearen parte dan esperientzia.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
