Izarran Maddi Agirrek irabazita amaitu da lehen fasea
2026-02-23 07:46 BertsolaritzeaAgirrek irabazi eta lortu dau Dulantzirako txartela.
Txapelketako lehen fasea Oionen hasi zan, Laudion jarraitu eta hirugarren saioa Izarrako Kultur Etxean jokatu da.
Kantau daben sei bertsolariak ondokoak izan dira:
- Asier Otamendi Alkorta - Urretxu/Gasteiz
- Danel Herrarte Nafarrate - Aramaio.
- Xabi Igoa Eriz - Aramaio.
- Rikardo Gonzalez de Durana Alzola - Oreitia.
- Eli Zaldua Barquin - Gasteiz.
- Maddi Agirre Epelde - Gasteiz.
Lehen fase honetan 13na bertso puntuagarri kantau ditue bertsolariek. Ariketa guztiak egin ondoren, Maddi Agirrek lortu dau puntu gehien, 251 puntu. Lehen faseko hiru saioen puntuazinoaren hurrenkeran osotuko dira finalaurrekoak. Puntuazinoak ondorengoak izan ziran:
- Maddie Agirre: 251 puntu.
- Asier Otamendi: 251 puntu.
- Xabi Igoa: 249 puntu.
- Danel Herrarte: 239,5 puntu.
- Rikardo Gonzalez de Durana: 229,5 puntu.
- Eli Zaldua: 225 puntu.
Hamabi lagunez osotutako gai-jartzaile taldetik Etxaun Otaño Zikunegi izan da Izarrako aurkezlea. Lehen faseko hirugarren saioko epaimahaian, barriz, ondokoak izan dira: Arkaitz Elorriaga Anduaga, Fernando Sopelana Alonso eta Aitor Jimenez Tolosana. Endika Jimenez Enbeita ibil idazkari lanetan.
Finalerdietara sailkatutako 12 bertsolariak
Kontuak kontu, hurrengo saioa, martiaren 7ean izango da Dulantziko Kultur Etxean, arratsaldeko 17:30ean.
Erosi sarrerak hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
