Izarran jokatuko da faseko azken saioa

Bizkaie! 2026-02-20 13:31   Bertsolaritzea

Bihar, hilak 21, Kultur Etxean.

Lehen faseko hirugarren eta azken saioa Izarran jokatuko da zapatuan, arratsaldeko 17:30ean, Kultur Etxean. Lehen saioa Oionen jokatu zan; bigarrena, barriz, Laudion.

Bertan kantauko daben bertsolariak, ondokoak izango dira:

  • Asier Otamendi Alkorta - Urretxu/Gasteiz.
  • Danel Herrarte Nafarrate - Aramaio.
  • Eli Zaldua Barquin - Gasteiz.
  • Maddi Agirre Epelde - Gasteiz.
  • Rikardo Gonzalez de Durana Alzola - Oreitia.
  • Xabi Igoa Eriz - Aramaio.

Gai-jartzailea Etxaun Otaño Zinkunegi (Altza/Gasteiz) izango da.

Kantauko daben bertsolariak

  • Asier Otamendi 1997-2001 San Prudentzio Sariketan 5 aldiz txapeldun izan zan. Horrezaz gan, 2002, 2004, 2005 eta 2008ko Arabako Bertsolari Txapelketako txapelduna izan da.
  • Danel Herrartek 2020ko Kudrillartekoa irabazi eban, Aramaioko Izenbakuek taldeagaz.
  • Eli Zaldua 2023an eta 2025ean, Arabako Kuadrillartekoa irabazi eban taldeko partaide izan zan, 2023an Katuko Muñoak taldekoa eta 2025ean Pinto pintto taldekoa.
  • Maddi Agirre 2021, 2022 eta 2023ko Arabako Eskolarteko txapelduna izan da.
  • Rikardo Gonzalez de Duranak 2010eko Kuadrilla arteko Txapelketan Kakiturri taldean finalista izan zan. 1984an, Arabako Lehenengo Bertsolari Txapelketan parte hartu eban.
  • Xabi Igoa 2010, 2018 eta 2020ko Arabako Kuadrilla arteko Bertso Txapelketan, Aramaioko hainbat talde txapeldunak taldeko kide izan zan. Arabako Bertsolari Txapelketako finalista izan da 2015ean, 2017an, 2019an eta 2022an. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu