'Hezur berriak' antzezlana, XII. Loraldiari hasierea emoteko
2026-02-20 12:49 KultureaMartiaren 9tik 28ra arte, 25 jarduera atondu ditue.
Loraldia Festibalak hamabigarren edizinoa aurkeztu dau Euskararen Etxean. Baga, biga, higa, Maurizia! izenpean, jaialdiak garai konpleju baten erdian sormenaren etxea edegi eta iruditeria barriak ehuntzeko konbita egiten dau: ahots barriak eta erreferenteak alkartu, tradizinoa gaurkotu, eta lengoaia artistikoetan esperimentau, beti be, transmisinoa eta komunidadea nabarmenduz.
Prentsaurrekoan ondoko honeek parte hartu dabe: Iñaki López de Aguileta, Bilboko Udaleko Kultura zuzendaria; Isaac Amezaga, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara Zuzendaria; Andoni Iturbe, Eusko Jaurlaritzako Kulturako sailburuordea; eta Amaia Ocerin, Loraldiaren komunikazino burua.
Halanda ze, Loraldiak 25 jarduera batuko ditu martiaren 9tik 28ra, Bilboko espazio enblematikoetan: Arriaga Antzokia, Bira Kulturgunea, Kafe Antzokia, Azkuna Zentroa Alondiga Bilbao, Guggenheim Bilbao Museoa, Sociedad Filarmónica, Bizkaia Aretoa, Itsasmuseum, La Fundición, Euskalduna Bilbao, Bidebarrieta Liburutegia, Elkar dendea eta Arraitz mendia.
Aurton, Loraldiak bost propukzino propio aurkeztuko ditu: Ikimilikiliklik Vol. 2, Appa Maurizia, Ahaztu nirekin, Bozak eta Goroldiorik ez (III).
Programazinoa
- Martiak 9, Bira Kulturgunean: Hezur berriak (poesia, musikea, bertsolaritzea). Ane Labakaren berbal eta Ines Osinagaren musikea.
- Martiak 10, Kafe Antzokian: ITZ4L1 3T4 P1ZTU (bertsolaritzea, musika elektronikoa).
- Martiak 11, Sociedad Filarmónica de Bilbaon: Ahots kordak (musikea). Eñaut Elorrieta & Alos Quartet.
- Martiak 12, Arriaga Antzokiak: Ikimilikiliklik Vol. 2 (hitzaldia).
- Martiak 13, Azkuna Zentroan: Appa Maurizia. Sormen Digitala Bekearen emoitza.
- Martiak 14, Euskalduna Bilbaon: Idoia (musikea).
- Martiak 15, Guggenheim Bilbao Museoan: Verde Patro (musikea).
- Martiak 15, La Fundición Aretoan: Voyage, voyage, urruneko hotsak (antzerkia).
- Martiak 16, Itsasmuseumen: Lotaldia (entzunkizuna: kontaketea + musikea). Peru Magdalena eta Ibonrg.
- Martiak 18, Arriaga Antzokian: Amama (jantzea; familientzako ikuskizuna).
- Martiak 19, Arriaga Antzokian: Nøgen: 10 urteko ospakizuna (musikea).
- Martiak 20, Bizkaia Aretoan: Potasio (film laburra) eta Ikusezintasunak (irakurraldi musikatua).
- Martiak 21, Arraitz mendian: Goroldiorik ez (III) (ibilbide gidatua) — San Mamés (Iribarestatua). Oinezko memoria-ariketea, artea, naturea eta historia buztartuz.
- Martiak 21, Arraitz mendian: Habia (musikea).
- Martiak 22, Guggenheim Bilbao Museoam: Ahaztu nirekin (literaturea, bertsolaritzea, musikea).
- Martiak 22, Arriaga Antzokian: Ruper Ordorika & Mugalariak: lurra ikutu barik (musikea).
- Martiak 23, Elkar (Iparragirre): Katixe Agirre: Barne zerbitzuak (literaturea / irakurketa dramatizatua)
- Martiak 24, Kafe Antzokian: Kontrapas (literaturea, musikea, artea).
- Martiak 25, Azkuna Zentroan: Iaiaiai: irrintziaren begirada berri bat (performancea / ikerketa eszenikoa).
- Martiak 25, Azkuna Zentroan: Hegan egiteko gogoa da (sartze-esperientzia).
- Martiak 26, Bidebarrieta Liburutegian: Maitasuna ez da nahikoa (literaturea eta musikea). Manifestu poetiko musikatua (Amorante + Mari Luz Esteban + Itziar Garaluce) eta Lorazain Eguna, komunidadeari eskerrak emoten.
- Martiak 27, Bira Kulturgunean: Bozak (musika eta poesia). Hiru sortzaile (Laura Sam, Julie, Heitxi).
- Martiak 28, Guggenheim Bilbao Museoan: Gaztedi Jantzari taldea eta Duguna Iruñeko Jantzariak: 75 urte jantzan (jantzea).
- Martiak 28, La Fundición Aretoan: Hizketak (jantzea, kantua, soinuak). Mizel Théreten sorkuntza garaikidea.
Loraldia Festibala egin ahal izateko ezinbestekoa da erakunde publikoen laguntzea. Edizino honetan, Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko Udala dira babesle nagusiak. Horreezaz gan, Eusko Jaurlaritzearen eta Laboral Kutxearen laguntzea jasoten dabe.
Bestalde, Loraldia Festibalak erakunde, eragile, sortzaile eta alkarteen arteko alkarlana sustatzen dau, beraz, ekimen ugari kolaborazinoei esker plazaratzen dira. Ondoko honeek dira horreetako batzuk: Iparraldeko Euskal Kultur Erakundea (EKE), Guggenheim Bilbao Museoaren TopARTE programea, Berria eta Naizek babestutako ekintzak, Bira Kulturgunea, Elkar eta KOT.
Sarrerak eta informazino gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
