'Iran, entre las protestas internas y la intervencion exterior'

Bizkaie! 2026-02-20 12:48   Kulturea

Gaurkotasunagaz Topeketak Bilbon, zezeilaren 25ean.

Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak Gaurkotasunagaz Topaketak zikloaren beste hitzordu bat hartuko dau zezeilaren 25ean, eguaztenean, 19:00retan. Jardunaldiaren izenburua Iran, entre las protestas internas y la intervencion exterior da eta Ryma Sheermohammadi analista soziopolitikoak egingo dau berba. Mikel Reparazek moderauko du. Sartzea librea da jarleku guztiak bete arte. Ezin bada bertaratu, jardunaldia streaming bidez jarraitu ahal izango da.

Urtea amaitzeko, Iranek herritarrek manifestazio zabalak egin zituen erregimenaren kontra eta erreforma politiko eta sozialak eskatzeko. Agintariek errepresino gogorragaz erantzun eben eta giza eskubideen aldeko hainbat erakunderen arabera, milaka biktima zibil egon dira 2025eko abenduaren amaieratik eta 2026ko lehen asteetan. Mobilizazinoak Teheranetik herrialdeko hainbat uritara zabaltzen joiazan bitartean, AEBk esku-hartze militarra egin eben Venezuelan, Nicolas Maduro presidentea kargubakotu eta AEBren ikuskaritzapean gobernu barri bat ezarri eben. Nazinoarteko tensino handiko testuinguru horretan, Donald Trump presidenteak Iranen kontrako ekintza militar zuzenak egiteko mehatxua zabaldu eban. Adierazpen horrek ardura geopolitikoak indartu zituan Hurreko Ekialdea.

Ryma Sheermohammadi

Analista soziopolitiko espezializadua da Iranen eta Hurreko Ekialdean. Irandarra da jatorriz eta hamarkada bi baino gehiago daroaz Irango eta eskualdeko eraldaketa politiko eta sozialeko prozesuak aztertzen, arreta berezia jarriz emakumeen zereginari eta aldaketa, errepresino eta erresistentzia dinamikei. Analistea izan da Deutsche Welle, France 24 eta RNE lako nazinoko eta nazinoarteko hedabideetan eta eretxi-analisiak argitaratu ditu El Mundo, ABC eta El Independiente egunkarietan, besteak beste. Haren lanak analisi geopolitikoa eta gatazkearen irakurketa psikosoziala buztartzen ditu, trauma kolektiboaren eragina eta kontakizunek memoria eregiteko eta eraldaketa sozialeko prozesuetan daben zeregina kontuan hartuta. Unibersidadeetan eta Ekialde Ertaineko, batez be, dinamika geopolitikoei buruzko eztabaida publikoko foroetan partre hartzen dau.

Mikel Reparaz

Nazinoarteko Informazino zuzendaria da ETBn eta Informazio Zientzietan lizentziaduna Nafarroako Unibersidadean (UNAV). Euskaldunon Egunkaria eta Diario de Noticias egunkarietan ekin eutson ibilbide profesionalari eta urte batzuk aurrerago Bruselara joan zan korresponsal lanak egiteko. Era berean, ordezkari berezi be izan da hainbat herrialdetan, besteak beste, informazio politikoa eta gatazka belikoak zabaltzeko. Reparaz bost urtez egon da EITBrentzat lanean AEBetan 2013tik eta 2020tik. Las grietas de América. Bajo la piel de un país divide filmak Euskadi Literatura Saria irabazi eban 2021ean.

Bidebarrieta Kulturgunea Bidebarrietako Liburutegiak kulturea zabaltzeko gunea da. Helburu ditu literaturea, ezagutzak eta dibulgazino zientifikoa sustatzea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu