2026/02/20 - 2026/04/26
Bilboko BilbaoArteko Uribitarte 40 Aretoan (Uribitarte pasealekua, 40. 48009 Bilbo). | Erakusketak'Ipar-Hegora'. LEO BURGE.
Erakusketan Burgek 2023 eta 2025 urte artean egindako lanak dagoz. 2024-25ean bekea eskuratu eban BilbaoArteren estudio eta guzti eta, ondoren, Otxarkoagako estudioetan ibili zan lanean.
Proiektua osotzeko, bisita gidatuak egingo dira euskeraz (martiaren 4an) eta gaztelaniaz (martiaren 18an), zeinu-hizkuntzara egokituta, eta erakusketeari buruzko liburu bat aurkeztuko da (martiaren 26an).
- Bisita gidatua artisteagaz
Zezeilak 20, barikua, 18:00etan.
Inaugurazinoa eta aurkezpen publikoa
Zezeilak 20, arratsaldeko 19:00retatik 21:00etara. Doban.
- Bisita gidatuak
Espainiako Zeinu Mintzaireagaz eta mintzatua
Martiak 4, eguaztena (euskeraz), 19:00retan.
Martiak 18, eguaztena (gaztelaniaz), 19:00retan.
- Liburuaren aurkezpena (martiak 26, eguena, 19:00retan)
Leo Burge artisteagaz eta Jaime Asua argazkilari, zinemagile eta diseinatzaile grafikoagaz.
Katalogoan KAMC Koganecho, Ethall galeria eta Atoin ikusgai izandako urtebeteko lana laburbatzen da, eta aurreko batzuk be batzen dira; esate baterako, Carreras-Mugican eta Jorge Lopezen egindako erakusketak edo BilbaoArteko egoitzan produzidutakoak. Gainera, Ipar-Hegora erakusketarako egindako konpilazino barriak dokumentauko dira izenburu beragaz
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
