Arkeologia Museoak 'Infografia zientifikoaren esploratzailea' erakusketea hartuko dau
2026-02-20 09:19 KultureaFernando G. Baptistaren obrea, apirilaren 24ra arte egongo da ikusgai.

Arkeologia Museoak Fernando G. Baptistaren Infografia zientifikoaren esploratzailea erakusketea hartuko dau gaurtik, zezeilak 20, aurrera. Erakusketeak nazinoarte mailako ilustratzaile zientifiko ospetsuenetakoaren ibilbidea jasoten dau. Erakusketa Arkeologia Museoan bisitau ahal izango da eta EHUko Kultura Zientifikoko Katedreak eta Laboratorium Museoak atondu dabe.
Infografia zientifikoa funtsezko tresna konbertidu da ezagutza konplejua modu argi eta bisualean komuniketako, ilustrazinoak, diagramak, mapak eta grafikoak konbinauta. Fernando G. Baptistaren lana, mundu mailan ezaguna da.
Erakusketeak National Geographic aldizkariko argitalpen enblematikoenetako batzuk izango ditu, baita horreen sorkuntza-prozesuak ikusteko aukerea emoten daben materialak be. Aurkeztuko diran lanen artean, nabarmentzekoak dira Vikingos gudarien azala (2017ko martia), La nueva apariencia del dodo infografiak (2020ko garagarrila), La columna de Trajano monumentuaren berreraikuntza bisuala (2015eko apirila) edo Redefiniendo la cúpula kupulen konparazino grafikoa (2024ko zezeila).
Erakusketea Bilboko Alde Zaharreko Arkeologia Museoko Mallona Aretoan egongo da ikusgai apirilaren 24ra arte. Bisitak egiteko orduak: martitzenetik zapatura, 10:00-14:00 eta 16:00-19:30. Domeka eta jaiegunetan (goizez bakarrik), 10:30-14:00.
Fernando G. Baptista
Fernando G. Baptista (Bilbo, 1965) Euskal Herriko Unibersidadeko Arte Ederretako lizentziadua da. Hainbat urtez freelance ilustratzailea izan ondoren, El Correo egunkarian hasi zan lan egiten. 2007tik, National Geographic Magazine taldearen parte da, editore senior bezela. Bestalde, 250 sari baino gehiago jaso ditu, besteak beste, Peter Sullivan infografiako saria eta Emmy sarietarako izentapen bi. Gaur egun, infografista ezagunenetako bat da, eta, 2025ean, SND (Society for News Design) erakundeak munduko diseinatzaile onena izentau eban.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
