Manuel Vilasek 'Islandia' eleberria aurkeztuko dau Bilbon

Bizkaie! 2026-02-20 08:08   Kulturea

Egileak Elena Sierra kazetaria izango dau lagun.



Topaketa zezeilaren 24an izango da, martitzenean, iluntzeko 19:00retan hasiko da, streaming bidezko emonkizuna be aueratu ahal izango dalarik. Hitzordua Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturgunean izango da eta idazleak Elena Sierra kazetaria izan dau alboan. Sartzea doban da edukierea bete arte.

Islandia eleberriak amaierara heltzen dan maitasun baten istorioa kontetan dau, protagonistearen bizitzako jazoeren norabidea aldatzen dauena. Holan, liburuak ikuspegi bakar eta argitarabakotik jorratzen dau gure literaturan gai nagusietako bat: maitasunaren amaierea, tensino emozional handiko estiloagaz, esperientzia personala, tonu autobiografikoa, nostalgia, urradurea, argitasuna eta umorea buztartuz. Umore eta autoironia gordinez idatzia, egileak hartu-emon zoriontsu eta gorabeheratsu baten intimidadeak azaltzen ditu, baita eguraldiak, bakardadeak eta hirurogeiko hamarkadan maitasun zoro zoriontsu bat barriro ez biziteko aukerak eragiren dauen bertigoa bere.

Manuel Vilas (Barbastro, 1962)

Poetea da eta bere obra lirikoa Una sola vida (2022) lanera batu da. Bere narrazio-lanari España obreagaz ekin eutson eta, ondoren, Aire Nuestro lako eleberriak eta Setecientos millones de rinocerontes lako kontakizun-liburuak argitarau ditu. Amerika bidaia-liburuaren egilea da. Bere Ordesa (2018) eleberria hogei hizkuntzatara baino gehiagotara itzuli zan eta Babeliak urteko liburu aukeratu eban. Frantzian atzerriko eleberri onenari emondako Femina saria irabazi eta Le Mondek ondokoa esan eban: Manuel Vilas irakurtea begiak estalita dituan leku zoragarri batean ibiltea da. Hortik aurrera, Alegria (2019), hainbat hizkuntzatara itzulia, Planeta Sariaren finalista izan zan. 2021ean Musuak argitaratu eban. Haren Nosotros eleberriak 2023ko Nadal Eleberri Saria jaso eta 2024an El mejor libro del mundo argitaratu eban. El País, La Vanguardia, RNE eta SER kateagaz kolaboretan dau.

Elena Sierra (1978)

Kazetaria da, UPV/EHUn Informazio Zientzietan lizentziaduna. 2000. urtean sartu zan El Correo egunkarian, lehenengo Iritzia atalean eta aurrerago Kultura eta hainbat gehigarri atalean. Gaur egun, kultura, gastronomia eta plan gaietan kolaboratzailea da. Noizean behin komunikazinoan eta jardunaldiak eta ekitaldiak atontzen lan egiten dau eta ikus-entzunezko eta idatzizko gidoiak egiten be parte hartu dau, beste egile batzuekaz lankidetzan.

Bidebarrieta Kulturgunea Bidebarrietako Liburutegiaren barrran kultureari eskainitako gunea da. Kulturgunearen helburuak dira literaturea, ezagutzak eta dibulgazino zientifikoa sustatzea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu