Bilbo Kantarik bere kantu-liburu barritua plazaratu dau
2026-02-20 07:43 KultureaBilboko Konpartsak kolektiboaren eta Bilboko Euskal Kantuzale Alkartearen ekimena da.
Liburura 183 kantu batu ditue eta bertan teknologiak badau bere lekua.
Ekimena 2007an sortu Eben ordutik hainbat liburu argitaratzen joan dira, hilabetean behin egiten daben kantujirako abestiak batuz. 2014tik ez zan liburu barririk argitaratzen eta, lan handia egin ondoren, 183 ondo barrikusitako kantuz (40-60 berri) osotutako liburua atara dabe.
Nahiz eta papelezko liburua izan, teknologiak eta barrikuntzeak badabe bere tokia, izan be, kantu bakotxak QR kode bat dauka, eta horren bidez abestiaren bideoa ikusi leike kantuzaleak. Hurrengo Bilbo Kantaritik aurrera, martiaren 14tik, 3 euroan egongo da salgai. Formatu digitalean eskuratzeko, eskuo telefonoetarak Kantari aplikazinoan dagoeneko badago eskuragarri doban (Android, iOS, web).
Irudi eta formatu eta oinarriei eusten deutse baina erabarritutako liburua da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
