Peru Abarrategik irabazi dau Laudion finalaurrekoetarako txartela

Bizkaie! 2026-02-16 07:44   Bertsolaritzea

Erosi sarrerak hemen.

Peru Abarrategi. | Ikusi handiago | Argazki originala

Giro ederrean jokatu da 2026ko Arabako Bertsolari Txapelketako lehen faseko bigarren saioa. Lan denak bukatuta Peru Abarrategi izan da punturik gehien metatu dituen bertsolaria eta beraz Aramaioko finalaurrekora zuzenean pasau da.

Azken edizinoetan irudikatu genduan ibilbideari jarraituz, Arabako bertsolaritzearen alkarlana adierazoten dauen irudia oinarrian, 18 bertsolarigaz jokatzen dagoz;  Laudioko Kasinora ondoko bertsolariak batu dira:

  • Manu Bendala Garcia-Donas (Sevilla/Sarria).
  • Peru Abarrategi Sarrionaindia (Aramaio).
  • Andere Arriolabengoa Bengoa (Aramaio).
  • Aitor Ugarte Eriz (Aramaio).
  • Hegoi Amabizka Gamiz (Gasteiz).
  • Ekaitz Samaniego Curiel (Gasteiz).

Lehen fase honetan 13na bertso puntuagarri kantau ditue bertsolariek. Ariketa guztiak egin ondoren, Peru Abarrategi jaso dau puntu gehien, 251,5 puntu. Lehen faseko hiru saioen puntuazinoaren hurrenkeran osotuko dira finalaurrekoak. Puntuazinoak ondorengoak izan dira:

  • Peru Abarrategi: 251,5 puntu.
  • Ekaitz Samaniego: 241 puntu.
  • Andere Arriolabengoa: 236,5 puntu.
  • Aitor Ugarte Eriz: 233 puntu.
  • Hegoi Amabizka: 222,5 puntu.
  • Manu Bendala: 222,5 puntu.

Hamabi lagunez osotutako gai-jartzaile taldetik Irati Martinez Izaga izan da Laudioko aurkezlea. Lehen faseko bigarren saioko epaimahaiam, barriz, ondokoak egon dira: Ekaitz Elorriaga Anduaga, Fernando Sopelana Alonso eta Aitor Jimenez Tolosana. Endika Jimenez Enbeitak idazkari lana egin ditu.

Hurrengo aioa zezeilaren 21ean izango da Izarrako Kultur Etxean, arratsaldeko 17:30ean. Erosi sarrerak hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu