Gaur, hilak 6, hasiko dira Neguko Joko Olinpikoak
2026-02-06 11:02 KirolaEtxekoek egiten gaitue handi!
Gaur, hilak 6, hasiko dira Milan-Cortina d'Ampezzoko Neguko Joko Olinpikoak. Halanda ze, Basque Teameko bekadunak diran hiru kirolarik Euskadi ordezkatuko dabe nazinoarteko lehiaketan: Lucas Eguibar, Alvaro Romero eta Arrietta Rodriguezek.
Horreen presentzia edo parte-hartzea harro egoteko arrazoia da: urteetako ahalegina, iraunkortasuna eta konpromisoa islatzen ditu. Era berean, Basque Teamek, ziklo olinpikoan buru-belarri ibili diran kirolari guztiak autortu eta eskertu dura ditu, nahiz eta azkenean ezin izan daben bertan konpetidu.
Holan adierazo dabe Basque Teamekoek: ahalegin, sakrifizio eta bidean emondako pausu bakotxa funtsezkoa izan da taldearen eta euskal kirolaren hazkunderako. Egindako lanaren balioa azken emoitzatik askoz harago doa. Suerte on guztioi, edurretan eta izotzean, baita handik kanpoko desafioetan be. Etxekoek egiten gaitue handi!
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
