Marte Lasarte eta Sila Lua alkarlanean
2026-02-06 09:52 MusikeaMarte Lasartek bere labakada barriko lehen abestia argitaratu dau zezeilaren 5ean, Errepide.
Urtebete eszenatokiz eszenatoki emon ondoren, Marte Lasartek bere labakada barriko lehen abestia argitaratu dau zezeilaren 5ean, Errepide.
Gaztea Kabian proiektuak talde bi batu ditu abestia sortu eta interpretetako prozesua gauzatzeko. Konbidaduak: Lore, Borja, Pello eta Alex (Marte Lasarte taldea) eta Sila Lua. Sortutako kantuaren izena: Errepide.
Galder Izagirrek zuzentzen dauen Kabian saiorako egin eben kantua, Sila Lua artista galiziarragaz batera, post-punk eta genero urbanoen eraginez artista bien esentziari eutsiz.
Euren arteko topaketa espontaneoa da hasierea eta kantuan artisteak mundu honetan dauen lekua, amesak, zaltasunak eta jarrerak lako gaiak jorratzen dira, hainbatetan bandeak izandako egoera surrealistakaz.
Haritz Harreguyren estudioan grabau dabe eta Jon Badik masterizautakoa da eta, beraz, bandeak sortze prozesuari ekin deutso bere konfidantzazko taldeagaz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
