Oionen hasiko da Arabako Bertsolari Txapelketea
2026-02-06 08:15 BertsolaritzeaZapatuan, hilaren 6an, arratsaldeko 17:30ean, Bazterra Aretoan.
Zapatuan, hilaren 7an, hasiko da Arabako Bertsolari Txapelketea. Hurrengo hiru asteburutan lehen faseko hiru kanporaketak jokatuko dira, hiru herritan: Oion, Laudio eta Izarran.
Ondoko honeek dira Oinen kantauko daben bertsolariak:
- Aroa Arrizubieta Barredo - Gasteiz.
- Felipe Zelaieta Txurruka - Mallabia/Gasteiz.
- Iñaki Viñaspre Simon - Abetxuku.
- Martin Abarrategi Sarrionandia - Aramaio.
- Sabin Abarrategi Sarrionandia - Aramaio.
- Unai Anda Delika - Ametzaga.
Gai-jartzailea Eli Plazaola Zubizarreta (Zumarraga/Kanpezu) izango da.
Kantauko daben bertsolarien artean nabarmentzekoak dira:
- Aroa Arrizubietak 2016, 2017 eta 2019an Arabako Eskolartekoa irabazi eban, baita 2017an Euskal Herriko Eskolartekoa be. Horreezaz gan, 2019an parte hartu eban lehen aldiz Arabako Bertsolari Txapelketan eta finalista izan zan. 2024an, barriz, Arabako Bertsolari Txapelduna izan zan, beraz egungo txapelduna da.
- Iñaki Viñaspre 2002an eta 2003an, Arabako Eskolarteko Txapelketan txapeldun. 2004tik Arabako Bertsolari Txapelketan finalista, 2019ko txapelduna. Bestalde, 2023an Arabako Kuadrillartekoa irabazi eban taldeko partaide izan zan, Katuko Muñoak taldekoa.
- Martin Abarrategi 2021eko Arabako binakako bertsolari Txapelketa irabazi eban Manex Agirregaz bikotea osotuz.
Eskuratu sarrerak hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
