2026/02/19 - 2026/05/17

Bilboko Azkuna Zentroan. | Erakusketak

'Anónima'. TXUSPO POYO.

.

Zezeilaren 19an, arratsaldeko 18:00etan, artistearen eta komisarioaren arteko barriketaldia.

Erakusketea arratsaldeko 19:00retan zabalduko dabe. Martitzenetik domekara, goizeko 11:00etatik 20:00etara egongo da zabalik.

Txuspo Poyo (Altsasu, Nafarroa, 1963)

Artisteak bere ibilbidean barrena osotutako corpus artistikoak lengoaia eta baliabide askotarikoak buztartzen ditu, besteak beste, zinemea, bideoa, argazkia eta instalazinoa. Horreen bidez, kultura, teknologia eta politikearen arteko alkarguneak aztertzen ditu. Haren lanean, askotan, dudan jarten ditu errealidadearen eta fikzinoaren, zientziaren eta mitologiaren, joandako denporen eta orainaren arteko mugak, eta sortzen dauen narratiba bisualak gogoetea piztu nahi dau aginpideak, eratorritako kontrol-mekanismoek eta historia garaikideak sortzen dituen loturei buruz.

Anónima izenburuak oinordetzan jasotako herri-jakintzeari egiten deutso erreferentzia eta erakusketa monografiko honek Txuspo Poyok 1990eko hamarkadatik gaurdaino egindako proiektu artistiko gehienak batzen ditu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu