2026/02/08 19:00

Bilboko Arriaga Antzokian. | Jantzea

'Gogorapenen hegalez'.

19:00

OLLAETA BALLET ALKARTEA + ZIRZIRA AHOTS TALDEA +  KANTABRIK SINFONIETTA + ONDALAN ERRALDOIEN KONPARSA.

Gogorapenen hegalez ikuskizunaren bitartez, Olaeta Ballet alkarteak migrazinoaren ondorioz sortzen diran hausnarketak, dudak, bildurrak, barrruko burruka eta eragin emozionalak ekarri nahi ditu taula gainera. Gomuta, jantza eta musikearen bidez, identidadea eta loturak mobimentuan jarten dituan proposamen
kolektiboa da. Herrimina eta bere barruan hartu dauen herriari zor jakon maitasunaren artean emoten diran sentimendu kontrajarriak jantzan jarriko baitabe euskal doinu eta pausuak kubatar folkloreagaz buztartuta. Beraz, emozinoen bidez ikus-entzulea harrapetea dau helburu ikuskizun honek.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu