JazzEñen parte-hartzeko deia egin dabe SGAEk eta Donostia Jazzaldiak
2026-02-05 08:15 MusikeaIzen-emotea martxan dago martiaren 3ra arte.
SGAE Fundazinoak, JazzEñe erakustaldiaren hamabigarren edizinoa jarriko dau martxan 60. Jazzaldiaren barruan, garagarrilaren 22tik 25era. Ondoko erakunde honeek laguntzen dabe egitasmoa: Donostiako Udala, Donostia Kultura eta Donostiako Jazzaldia.
Parte hartu gura daben egileek edo taldeek eskaerea bialdu leikie martiaren 3ra arte, SGAE Fundazinoaren webgunean horretarako egokitutako online formularioaren bitartez, oinarrietan ezarritako dokumentazinoagaz batera.
Sarrerak
Donostiako Victoria Eugenia Antzokiak zortzi kontzertu hartuko ditu lau egunetan zehar. Kontzertu labur bi (45 minutukoak) egunero, 12:30etik aurrera. Egun bakarrerako sarrerak salgai dagoz 10 euroan hemen.
Jazzaldira konbidautako nazinoarteko programatzaileak
Lau egun horreetan egile eta jazz talde parte-hartzaileek kontzertuak eskainiko ditue showcase formatuan. Entzuleen artean Espainiako jazzagazko interesa daben nazinoarteko hainbat jaialdi-zuzendari eta programatzaile egongo dira bertan.
Horrezaz gan, SGAE Fundazinoak konbidautako nazinoarteko jazz-jaialdietako zuzendari eta programatzaileak batuko dira egileen eta taldeen ordezkariakaz.
JazzEñe
SGAE Fundazinoak hamabi urte daroaz JazzEñe atontzen, nazinoarteko programatzaileentzako espainiar jazz erakusketea izanik, Estaduan egiten dan jazza nazinoartean zabaltzen. 2014an Madrilen egindako lehen edizinoaren ondoren, Valentzian, Zaragozan eta Malagan be egin zan. Donostiako Jazzaldiak bosgarren urtez jarraian hartuko dau Espainiako jazzaren errealidadea mundu osoko programatzaileentzako erakusketa hau.
Urte honeetan guztietan zehar, 70 talde baino gehiagok euren errepertorioak interpretau ditue mundu osoko jaialdietan programa honi esker, hau da, Chicuelo & Mezquida Tokyo Jazz Festival jaialdian ibili ziran, Zaragozara konbidautako bisitarietako bat izanik, bere bosgarren edizinoan; era berean, SGAE Fundazinoak Antonio Lizana, Rycardo Moreno eta Pedro el Granaíno aurkeztu zituan 2018an, Amsterdamen eta Rotterdamen, La Noche Blanca de la Flamenco Biënnale proiektuaren barruan; Daniel García Trio, 2021eko JazzEñeko partaidea, bertaratutako programatzaileen aldetik nazinoarteko hainbat hitzordurako hautatua izan zan, Ljublianako (Eslovenia) Cankarjev dom. dalako jazzaldian, Bulgariako Jazzplusen eta Koreako Jarasum Jazz Festival entzutetsuan, esaterako; JazzEñek (2021. urtean) Sumrrá be izan eban konbidadu, 2020ko edizinoan bezela. Era berean, Miron Rafajlovic, 2019ko JazzEñeko partaidea, Ankara- CSO Ada Ankara Main Hallen programautakoa izan zan eta Daahoud Salim Quint boskoteak New Yorken egin eban debuta, Jazz at Lincoln Center On The Road Series programearen barruan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
