2026/02/25 09:30
Bilboko Azkuna Zentroan, Bastida aretoan. | JardunaldiakGutun Zuria Bilbao PRO: 'Literatura-merkatu garaikidearen ekosistemak eta mutazinoak'.
Zezeilaren 25ean eta 26an, Zezeilaren 25ean eta 26an, Gutun Zuria Bilbao PRO jardunaldien hirugarren edizinoan, hogei bat idazle, argitaletxe, itzultzaile, kultur programatzaile eta sektoreko eragile batuko dira, eremu bakotxeko erronka profesional espezifikoei zein liburuaren katearen produkzinoaren, zabaltzearen eta irakurketearen etorkizun posibleak eratzen dituen dinamika partekatuei heltzeko. jardunaldien hirugarren edizinoan, hogei bat idazle, argitaletxe, itzultzaile, kultur programatzaile eta sektoreko eragile batuko dira, eremu bakotxeko erronka profesional espezifikoei zein liburuaren katearen produkzinoaren, zabaltzearen eta irakurketearen etorkizun posibleak eratzen dituen dinamika partekatuei heltzeko.
Gutun Zuria Bilbao PRO
- Zezeilak 25, Literatura-merkatu garaikidearen ekosistemak eta mutazinoak
9:30-10:00 / Ondoetorria
10:00-11:00 / 1. Manahai — Fikzino Garaikidea.
Hausnarketa partekatu bat egin nahi da fikzinoaren etorkizunari buruz, bere lurralde guztietan: barrikuntza formalaren aldeko apustua eta autofikzino, esperimentalismo eta merkatuaren arteko mugak, monopoliora joten daben talde handiak, argitaletxe ertainak eta proiektu nimiñoak nabarmentzen diran egoeran.
- Layla Martínez. Idazlea.
- Irati Jimenez. Kazetaria eta idazlea.
- Valerie Miles. Idazlea, itzultzailea eta editorea.
11:00-12:00 / 2. Mahaai — Romantasy.
Mahai honetan, gazteak gaur zer irakurten daben jakin nahi da, zelan eratzen diran etorkizuneko irakurketak eta zelan lotzen diran maitasunezko, desirazko eta identidadezko kontakizunak uniberso fantastikoakaz beste mundu posible batzuk irudikatzeko.
- Paula Gallego. Idazlea.
- Esperanza Luque. Idazlea eta kultur dibulgatzailea.
- Carla Plumed. Literatura-dibulgatzailea.
12:00-12:30 / Break
12:30-13:30 / 3. Mahaia — Pentsamendu kritikoa probetan.
Mahai honetan pentsamendu kritikoak dituan aukerak, erresistentzia-modu lez, algoritmoen, tekno-feudalismoaren eta ultraeskuinaren hazkudearenn garaian aztertuko dira. Ze erronka profesional antzemoten da eta irudikatzen etorkizunean? Zer pentsamendu kritiko mueta anplifiketan da eta zein geratzen da kanpoan? Zeintzuk dira zure banaketa eta zabalkunderako-zirkuituak? Saiakeraz gan, zelan bideratzen da pentsamendu kritikoa beste genero batzuen bidez, eta horreen artean sortu daitekezan aukerak aztertuko dira.
- Ximun Fuchs. Aktorea, zuzendaria eta antzerkigilea.
- Andrea Toribio. Idazlea, kazetaria eta editorea.
- Diana Rahmouni Audenis. Jande Editorial argitaletxeko editorea.
13:30-14:00 / Ainhoa Aldazabal literatur kritikariak egindako kontaketea eta ondorioak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
