Anaut, Eibarren, zezeilaren 8an, Coliseo Antzokian

Bizkaie! 2026-02-03 12:47   Musikea
Anaut. Erretratua: Jaime Lahoz. | Ikusi handiago | Argazki originala

Alberto Anaut madrildarra talentu handikoa da abeslari, gitarrista eta soul konpositore lanetan. Erritmoa, musikea, arimea eta huts egitekoa ez dan zuzenekoaren jaube da. Lehen diskoagaz emon zan ezagutzera kalidade bikainekoa zala kantu propioak zein Ray Charles handiari egindako omenaldi bikainak tarteko dirala. Soula, rhythm and bluesa eta akustikoa zein elektrikoa jorratu ditu.

Anaut proiektua 2013an sortu zan Amsterdamen, Alberto Conservatorium van Amsterdamen estudioetan ikasten egoala. Urte horretan argitaratu eban lehenengo diskoa, 140, mikro mezenasgoaren bultzadaz. Diskoaren izenburuak argitalpena posible egin eben personen kopurua aitatzen dau. Madrilgo Caracol Aretoan aurkeztu eben, sarrerak agortu eta hurrengo bi urteetan peninsulan zehar ibili ziran. Ondoren, zazpi hazbeteko single bat atara eben, Temarik ezagunena When your days grow long izan eben, 1,6 miloe bisita baino gehiago Spotifyn. B aldean Black is black kantuaren bersinoa, Espainian Los Bravos taldeak ezagun egin ebana. Bere bigarren LPak, Time goes on (2016), honako sariak jaso zituan: Pop Eye saria Musika Baltzeko Artista Onenari. MIN saria Munduko Musiken Disko Onenari. Franklin saria Enlace Funk aldizkarian gizonezko abeslari onenari Alberto Anautentzat.

Girando por Salas programan parte hartu eben, hurrengo urteetan iraungo eban bira luze bategaz. LP honetan Antonio Serrano harmonizisteak eta New Orleansen bizi dan Jon Cleary abeslari eta instrumentistak parte hartu eben.

Hirugarren LPa, Hello There izenekoa, 2018an heldu zan. Madrilgo Barceló Antzokian aurkeztu eben eta Espainiako birea hurrengo hiru urtetan zehar luzatu zan. Bandea Artistas en Ruta AIE programarako hautatu eben.

Anaut soula da, funk zipriztinak be baditu rhythm & blues klasikoa eta amerikarra oinarri hartuta. Musika baltzaren eragin guztiak, Iruñeko eta Amsterdamgo konserbatorioetan alkar ezagutu eben musikari batzuen galbahetik pasauta.

2025ean laugarren LPa argitaratu eban, Perro Verde.  Taldearen soinu bereziak galdu barik pop-rock lurraldeetan sartzen dira Sting, John Mayer, Beck eta holakoak gogora ekarriz.

Aut dira Alberto Anaut, gitarristea eta abeslaria; Gabri Casanova, tekladujolea eta programazinoak egiten dituana; eta Javi Skunk, bateria.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu