Jagobak 'Ez dakit' abestia kaleratu dau
2026-02-03 10:08 MusikeaEntzun hemen.
Jagobak Ez dakit abestia aurkeztu dau, haren lehen LPa izango danaren aurrerapena, Hazas eta Txusogaz alkarlanean egindakoa. Bideoklipari jagokonez, Ozen Estudioak produzidu dau.
Ez dakit pop-rocka eta trapa buztartzen dituan amodio abestia da; halanda ze, hartu-emonen momentu ahulenak irudikatzen ditu.
Zintzotasun eta zaurgarritasunetik idatzitako abestia da. Indarra eta malenkolia buztartuz, abestiak maitatzeak batzuetan norbera galtzea be badakarrela sentidu dabenekaz konektetan dau.
Fitxa artistikoa
- Ahotsak: Jagoba Mendizabal eta Ander Hazas.
- Gitarrea: Beñat Bobillo.
- Bajua: Beñat Bobillo.
- Bateria: Oihan Agirretxe.
- Produkzinoa: Txuso eta Jurgi Taboada.
- Grabazinoa: Ozen Estudioa.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
