Jurgi Ekiza gaur 'Iparraldea Bertan' zikloaren hasieran
2026-02-03 09:03 MusikeaDonostian, 2026eko otsailaren 3tik zezeilaren 24ra.
Iparraldean Bertan jaialdiaren 25. edizinoko lau kontzertuak Donostiako Santa Teresa komentuan egingo dira. Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Saiak, Euskal Kultur Erakundeagaz EKE) alkarlanean, atontzen dauen jaialdiaren helburua da Iparraldearen eta Hegoaldearen arteko lotura kulturalak sendotzea.
Kontzertu guztiak iluntzeko 19:00retan, Santa Teresa komentuko areto nagusian izango dira, gaur egun Koldo Mitxelena Kulturunearen egoitzea dan horretan.
Egitaraua
- Zezeilak 3 – Jurgi Ekiza
Willis Drummond taldeko abeslari eta gitarristeak ekingo deutso, Argitzala izeneko bere bigarren bakarkako diskoa aurkeztuz. Zuzeneko intimo eta bakartia eskainiko dau, biluziagoak diran interpretazinoak beste proposamen landuagoakaz tartekatuz, eta bere ibilbideko abestien moldaketa argitarabakoak be entzuteko aukerea izango da. Kontzertua osorik euskeraz izango da.
- Zezeilak 10 – Habia Taldea.
Omen lana aurkeztuko dabe, polifoniak, poesia garaikidea eta paisaje soinudunak buztartzen dituan proposamena. Hizkuntzea, ekologia, maitasuna edo kulturea lako gaiak jorratzen ditue. Taldea honako honeek osotzen dabe: Maiana Aguerre (biolinistea eta abeslaria), Maia Iribarne Olhagaray (biolinistea eta ahotsa), Elena Haira (biolajolea eta abeslaria), Amaia Hiriart (txelistea eta abeslaria), Patrick Fischer (soinua), Antoine Decembri (argiztapena) eta Kristof Hiriart (zuzendaritza artistikoa).
- Zezeilak 17 – HorHor Hirukotea.
Elsa Oliarj-Ines (abeslaria eta tekladuak), Claudine Arhantzet (abeslaria) eta Maika Etxekopar (abeslaria eta kontrabajua) dira eta Itxaro Borda, Francis Jammes edo Joxean Artze lako egileen testuetan oinarritutako piezak interpretauko ditue. Zuberoako soinu-laborategi batean sortutako proposamenak ahots biluziak buztartzen ditu kontrabajuaren eta tekladuen instrumentazino ederragaz.
- Zezeilak 24 – Elimberri.
Pantxix Bidart eta Primaël Montgauzi. Tradizino senitarte bi batzen dira eszenan, harmonia garaikideetan fusionauta. Musikea, ipuinak eta mitoak buztartzen dira, gitarrea, akordeoia eta artista bien ahotsen bidez sortutako giro berezian.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
