'Kultura artearen grinaz': BOS eta Bizkaiko Foru-Museoak lankidetzan

Bizkaie! 2026-01-30 10:55   Kulturea

Kultura-abantaila gehiago eskaintzeko.

Baterako ekimen horrek abantaila ederrak eskainiko ditu artea, historia eta musikea herritarrei hurbiltzeko. Bilboko Orkestra Sinfonikoak eta Bizkaiko Foru-Museoek bat egin dabe herritarrei kultura-abantaila gehiago eskaintzeko. Kultura artearen grinaz goiburuari eutsiz, erakunde biek indarrak batuko ditue foru-museoetara edo 2025-2026 denporaldiko kontzertuetara doazenek onura esklusiboak izan deizan.

Foru-Museoetako batera joaten diranek (Txakolin Museoa – Txakolingunea, La Encartada Fabrika-Museoa, Arrantzaleen Museoa, Arkeologia Museoa, Euskal Herria Museoa, El Pobaleko burdinola, Muñatones Gaztelua eta Santimamiñe) kupoi bat jasoko dabe eta horregaz % 20ko deskontua izango dabe BOSen 2025-2026 denporaldiko edozein kontzerturen sarrera bi erostean. Abantaila horretaz gozetako, nahikoa izango da kupoia Euskalduna Bilbao Jauregiko leihatiletan aurkeztea.

Bestalde, museo horreetako edozeinetan BOSen abonua edo 2025-2026 denporaldiko kontzertu baterako sarrerea aurkezten dabenek sarrera bi eskuratu ahal izango ditue baten prezioan aukeratutako foru-museorako.

Kontuak kontu, Bizkaiko Foru Aldundiak lurraldeko kultura-erakundeen arteko loturea indartu eta kulturarako sarbidea sustatuko du, ondare historiko, artistiko eta musikala bateratuz. Promozinoa 2026ko bagilaren 30ean amaituko da.

Aurten, kulturaz inoiz baino gehiago gozetako aukera izango da. Arte gehiago, kultura gehiago, gozamen handiagoa.

Interesa daben personek bizkaikoa.bizkaia.eus eta bilbaorkestra.eus webguneetan konsultau leikiez sustapenaren zehetasun guztiak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu