Begoña Etxenagusia Atutxak jaso dau II. Mercedes Kareaga Bekea
2026-01-30 08:49 KultureaLehen edizinoa be irabazi eban.
Begoña Etxenagusia Atutxak irabazi dau bigarren aldiz Mercedes Kareaga ikerketa-bekea. 2022an irabazi eban lehen edizinoa, halanda be, epaimahaiak haren proiektua saritzea erabagi dau.
Proiektu bi aurkeztu dira, baina epaimahaikideek Begoñaren lana nabarmendu dabe. Artxibo eta iturrien inguruko ezagutza handia erakutsi dau onuradunak; tokiko, probintziako eta estaduko artxiboetan lan handia egiteaz gan, prentsa historikoaren eta bibliografia espezializatuaren aitamen zehatza egiten dau. Horregaitik guztiagaitik izan da Etxenagusia II. Mercedes Kareaga Bekearen irabazlea.
Daborduko hasita dago ikerketa-lanagaz eta, datozen hilabeteetan, lehenengo txostena aurkeztuko dau. Ikerketa-lan horren emoitzeagaz gure historiaren hutsune bat betetea espero da, baita herriko maistren lanen inguruko datu esanguratsuak izatea be.
Gainera, aurten plazaratuko da lehenengo bekearen ikerketa-lanaren emoitzea, hau da, Mercedes Kareagaren biografia.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
