'Elkartzen duen argia'
2026-01-29 08:50 KultureaV. Umbra Light Festival Gasteizen, 2026eko zezeilaren 6tik 8ra.
100.000 persona batu ziran azken edizinoetan eta hotel okupazinoa % 90etik gorakoa izan zan. Aurten, Vitoria-Gasteizko Erdi Aroko Almendra eta Zabalgunea izango dira ibibidearen protagonista baina beste auzo batzuetan be izango dira, berbarako San Martin eta Koroatze auzoetan. Elkartzen duen argia goiburuari eutsiz, eskultura, proiekzino eta instalazino guztien loturea izango da oraingo honetan argia, personak, belaunaldiak eta kulturak konektetan dauen gaitasuna erakusteko helburuagaz.
Danetara, 19 obra eta instalazino eraikinen fatxada, barrualdean, kanpoaldean eta espazio edegietan.
Elkartze duen argia
Umbra Light Festivalek Gasteizko kaleak eta plazak agertoki handi bihurtuko ditu zezeilaren 6tik 8ra. Argi artearen ibilbidearen ordutegia da iluntzeko 19:00retatik 23:00etara baina barruko espazio batzuek, besteak beste, Europa Biltzar Jauregiak edo Vital Fundazinoak Foruen plazan dauen areto barrian, bisitarako orduei jagokenez, egunez be bisitau ahal izango dira.
Argia itzulpenik behar ez dauen hizkuntza unibersal lez nabarmentzen da. Argi artearen gaitasuna nabarmendu nahi da arabarrei eta bisitariei Gasteizko txokoak eta uri ondarea beste begirada bategaz deskubriduteko aukerea emoteko, itxaropenaren, batzearen eta konparetidutako ospakizunaren símbolo, idea, emozino eta kulturen arteko loturearen metafora lez, oraina eta etorkizuna batzeko asmoz.
Elkartzen duen goiburuari erreparauta, Europako, Amerikako, Asiako eta Ozeaniako hainbat herrialdetako proposamenak izango dira Gasteizen.
Ezaugarri eta dimensino horreek gogoan hartuta, produkzino fasea ia urtebetekoa izaten da eta, beraz, aurtengoa atontzeko lanak 2025aren hasieran hasi ziran, instalazioak eta proiekzinoak diseinetan eta zehazten 100 profesional baino gehiago ibilten dira.
Orain arte egindako Umbra Light Festival Vitoria-Gasteiz jaialdiaren lau edizinoek eten barik indartu dabe Gasteiz uriaren, Espainiaren eta nazinoarteko ospearen eta posizionamendua, eragin kultural, sozial, turistiko eta ekonomiko nabarmenagaz, gero eta gehiago bertaratzen dan ikusle kopuru handiari eta Arabako uriburuko eta lurraldeko ostalaritzan eta merkataritzan dauen eraginari esker.
Horrezaz gan, Umbra Light Festivalek jasangarritasuna bultzatzen dau konsumo txikiko instalazinoakaz eta energiaren erabilera arduratsuaga eta, holan, barrikuntza artistikoaren eta ingurumen konpromisoaren erreferente da.
Eusko Jaurlaritza, Arabako Foru Aldundia eta Vitoria-Gasteizko Udalak bultzatuta, Fundación Vital Fundazinoaren laguntzeagaz eta ARGIA 3 Kultur Alkarteak atonduta, Umbra argiztapen jaialdien arlo esperimental, teknologiko eta sozialean erreferente da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
