Bihar, hilak 29, Oskar Aguadok 'Koliseotik zinemara' hitzaldia eskainiko dau

Bizkaie! 2026-01-28 11:03   Kulturea

Bilboko Berreginen Museoan, arratsaldeko 18:00etan, doban.

Bilboko Berreginen Museoak, ikasturteari jarraipena emoteko, Artelana bere testuinguruan ekimenaren beste saio bat atondu dau, museoak eskaintzen dituan jardueren artean ezagunena. Halanda ze, bihar, urtarrilak 29, Oskar Aguado (UPV/EHU) izango da Berreginen Museoan Antxinako Erromako ikuskizunak zineman zelan irudikatu diran adierazoteko. Sartzea doban da, baina izena emon behar da hemen.

Hurrengo hilabetetan ondoko hitzaldiak atondu dira:

  • Urtarrilak 29: Oskar Aguado (UPV/EHU) - Koliseotik zinemara.
  • Zezeilak 25: Carolina Valenzuela (Madrilgo Karlos III.a Unibersidadea) - Oihartzun klasikoak Ameriketan. Historia Naturaleko Museo Nazinonala (Txile).
  • Martiak 26: María del Val Gago (Alcaláko Unibersidadea) - Pandora eta emakumeen erraza maltzurra.
  • Apirilak 30: Gloria Mora (Madrilgo Unibertsidade Autonomoa) - Selfie eta souveniren artean. Masa-turismoa eta antxinako ondarea.
  • Maiatzak 21a: Jonatan Pérez Mostazo (UPV/EHU) - Made in Bilbao Antzinaroa. Botxotik Antxinaroa.

Hizlari guztiak Aniho proiektuaren barruan dagoz. Euskal Herriko Unibersidadetik Antonio Duplá Antxinaroaren Historiako katedradunak eta Jonatan Pérez Mostazok alkarlanean zuzentzen daben ikerketa-proiektua da. Proiektuak, Europako eta eta Latinoamerikako hainbat herrialdetako hogeinaka ikertzaile batzen ditu. 

Hitzaldi-ziklo horren bidez, parte-hartzaileak antxinaroak izan eban garrantziaz eztabaidatzea gura dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu