Urtz taldearen zuzeneko akustikoa izan da 2026ko BBK Salaren aurkezpenean
2026-01-27 12:58 Kulturea40 kontzertu, arte eszenikoak 10, antzerki-produkzino propio 2, zinema-emonaldiak (40) izango dira Bilbon.
Kultura guztiontzat goiburupean, upealako programazinoa aurkeztu dabe gaur. Koldo Bilbao BBK-ko Kultura arduraduna eta datozen hilabeteetan programazioan parte hartuko daben euskal artistetako batzuk izan dira, besteak beste, David Caíña, Kepa Alesso, Erromintxelak, María Goiricelaya eta Ane Pikaza. Aurkezpenen Urtz taldeko zuzeneko akustiko bat izan da, izan be, zezeilaren 7an dabe programauta aretoan formatu horretako ikuskizun barriaren aurkezpena, eta kontzertu horretarako sarrera guztiak agortu dira.
Ekitaldian zehar, Koldo Bilbaok erabilera anitzeko espazioa lurraldeko kulturearen motorra dala azpimarratu dau: 15 urteren ondoren, BBK Sala erakusketa gunea eta sorkuntzea babestu, pentsamendu kritikoa sustatu eta kulturea persona guztientzako eskubide irisgarria izatea bermatzen dauen proiektu bizia da. Esangura horretan, 2026ko programazinoak tokiko talentuagaz, diziplinen aniztasunagaz eta eskaintza egonkor, eskuragarri eta inklusiboagaz dogun konpromisoa indartzen da.
2026an, BBK Salak askotariko eskaintzea hartuko dau: agenda zabala da, urteko aste bakotxeko bost egunetan, aurreratu dau Bilbaok. Egia esan, 2026ko programazinoa hasi da daborduko: urtarrilaren 2tik 5era BBK Truke Market dobako familia-jarduerea egin zan eta astegoien honetan, Nazinoarteko II. Developpe Dantza Lehiaketea egin da, 10 eta 19 urte bitarteko 300 jantzari baino gehiago izan diralarikn.
Aste honetatik aurrera, BBK Salak musikea, arte eszenikoak, zinemea, tailerrak, jarduera kulturalak, sozialak, familiarrak batzen dituan agendea zabalduko du. Horretako asko gaur goizean jakinarazo dira baina laster 2026ko programazioan izango diran bestelako aukera batzuk zehaztuko dituela iragarri da.
Musikea
Zezeilaren 1ean, Little Harlem eskolearen eskutik eskola edegi eta dobakoa izango da eta, arratsaldean, Erromintxelak euskal poesia eta swing musikea buztartzen dituan taldearen kontzertua.
Urtz taldea zezeilaren 7an izango da protagonista (sarrerak agortuta), Natalia Lacunza (zezeilaren 21ean; 70 sarrera baino gutxiago baino ez dituaen zuzenekoa) eta Suu y Aimar (apirilaren 10ean) taldeek jarraituko dabe.
BBK Salako musika zikloei jagokenez, Noites de Fado, emakumeak protagonista dituen lau kontzertu: Fábia Rebordão (martiak 13), Marta Pereira (martiak 28), Carla Pires (apirilak 25) eta Laureana (apirilak 29). Eta baita BBK On Stage be, egungo popari eskainia, Marlon (apirilak 11), Kitty, Daisy & Lewis (apirilak 30), Tu Otra Bonita (maiatzak 22) eta Salistre (maiatzak 23) taldeakaz. Udagoienean be, Sirimiri, aurten 20. BBK Live jaialdiaren barruan (lau data) eta Music Legend.
Arte Eszenikoak
Hamar bat ikuskizun iragarri ditue, 30 emanaldi inguru, Euskadiko hiru estreinaldi eta erabateko estreinaldi bi. 2026 honetarako, antzokiko sarrerek 18 euroko prezio bakarra izango dabe beti, eta laster abonu berezi bat kaleratuko dabela iragarri dabe.
Antzerki urtea otsailaren 13an hasiko da Adolescencia infinita lanagaz, Pont Flotant valentziar konpainia ezagunaren proposamen berriagaz. Aurreko ikuskizunagaz (Eclipse total) bete egin zen aretoa. Martiaren 27an jarraituko dau, Antzerkiaren Nazioarteko Egunagaz batera, Lo peor que le puede pasar a un niño, Ékoma Teatroren eta Javier Liñera bizkaitarraren sorkuntza berria, eta horregaz batera, ohi bezala, eguneko manifestu ofiziala irakurriko da.
Apirilaren 16tik 19ra R&J aretora bueltauko da. 2025eko produkzino propioa da, La Dramática Errante konpainiagaz batera egina. Maiatzaren 2an Camila Parraren Hemodrama aurkeztuko da, estreinaldia Euskadin, eta maiatzaren 30ean It don 't worry me, gure lurraldean estreinauko den beste estreinaldi bat.
Udagoienean helduko dira Renata (irailaren 25ean), Kamikaz Kolektiboaren euskerazko lana; Protocolo (urriaren 9an), La Belloch Teatrorena (estreinaldia Euskadin); eta Leonora (zemendiaren 6an); azken hori Euskal Herriko I. Dramaturgia Jardunaldien arloan programau da, BBK Salak berak, Dantzertigaz eta Bizkaiko Foru Aldundiagaz batera, bultzatzeko asmoz sortutako hitzordua. Aitatutako obrez gan, Alberto Conejero dramagile eta zuzendariak (2019ko Literatura Dramatikoko Sari Nazionala) dramaturgia tailerra emongo du.
Izan bere, arte eszenikoetako prestakuntzea izango da urteko beste ardatzetako bat, aitatutako jardunaldiez gain, apirilaren 17an eta 18an Natalia Menéndez zuzendari ospetsuak zuzendaritza-tailer bat emongo baitau. Gainera, maiatzaren 5etik 8ra, BBK Salatik Arte Dramatikoko Eskolen Nazinoarteko Jaialdiaren barruko jarduerak bere hartuko ditu.
- Produkzino propioak
Aste Nagusian Gaupasa estreinauko dabe, David Caíñak idatzi eta zuzendua eta, besteak beste, Kepa Alesso protagonista dauena.
Gabonetan, María Goiricelayak idatzi eta berak eta Ane Pikazak batera zuzendutako All Iron estreinauko da. Ikuskizun honek kirolaren iraultzea jorratzen dau, aniztasuna, bardintasuna eta nortasun kolektiboa lako balioen bidez, Athletic Cluben filosofia bakarra erreferentzia lez hartuta.
Zinemea
40 proiekzino inguru izango dira urtean zehar. Lehenengoa Zinema Familian zikloa izango da, BBK Salaren proposamena, aurreko urteetan familiarteko publiko ugari batzea lortu dauena (emonaldiak domeka eguerdian eta sarrera librekoak dira). Aurtengo nobedade nagusia da inaugurazino saioak zuzeneko musikea izango dauela: zezeilaren 8an, Chaplinen The Kid klasikoa ikusi ahal izango da, Josetxo Fernández de Ortegaren zuzeneko pianoagaz batera. Ondoren, Merlin el encantador (zezeilaren 22an), Cortocircuito (martiaren 8an) eta Hook (martiaren 22an).
BBK Salak Zinecittà (italiar zinemari buruzkoa) hartuko dau zezeilean, Silver Film Festival apirilean, zinemari eta hirugarren edadekoei eskainia eta, maiatzean, Fant Bilbao udal jaialdiko ikasleentzako proiekzinoak. Gainera, udagoienean Zinemakumeak Gara eta Thinking Football (2013an aretoak berak eta Athletic Club Fundazinoak sustatutako zinema eta futbol jaialdia) helduko dira.
Jarduera kultural, sozial eta hezitzaile ugari izango dira
Ilusioa eta pertsuasioa: El Arte del Barroco, Prado Museoagaz lankidetzan; Armonías georgianas en Euskadi ekitaldia, datorren barikuan Georgiako antxinako kultura euskal publikoarengana hurbilduko duena; Mundo Zero jardunaldi sozialak; familientzako moda jasangarriko tailerrak Aste Santuan; DYA sarien banaketea maiatzean; BAOSeko (Bilboko Akordeoien Orkestra Sinfonikoa) ikasleentzako kontzertu didaktikoak; eta musika-ekitaldi solidario bi: Bilbotxeros Bandearena eta Bizkaiko Abesbatzen Alkartearena (BAE).
Era berean, BBK Salak gure lurraldeko jaialdietako zenbait jarduera hartuko ditu, besteak beste, Bilbao Damba Festival eta BIME musikalak, ACT arte eszenikoak, Basque Fest euskal kultura eta Ja! literarioa.
Hiru arlo estrategiko
Sala BBK kultur proiektua definiduten daben hiru arlo estrategiko handiren inguruan egituratzen da. Alde batetik, ekosistema kulturalaren babesa, hartu-emonak eta dinamizazinoa, tokiko talentuaren eta lurraldeko eragile eta sortzaileakazko lankidetza zuzenaren aldeko jarrera sendoari eutsiz.
Bestetik, digitalizazinoa. Espazioaren digitalizazino-prozesua amaitu barri da eta horrek agertokiaren aukera teknikoak zabaltzea eta eremu fisikoa gainditzen daben ekimenak jorratzea ahalbidetuko dau, kulturea lurraldeko edozein lekutara eta edozein personarengana hurbiltzeko helburuaga. Eraldaketa teknologiko horrek lotura estua dau hirugarren arlo estrategikoagaz: 'eskaintza kultural inklusiboa sendotzea, BBK Salaren Kultura guztiontzat goiburu barrian laburbatuta. Konpromiso hori gauzatzen da bai irisgarritasunean, bai kalteberatasun-egoeran dagozan dozenaka kolektibogaz lankidetzan, espaziora publiko lez joatea errazteko eta, azkenik, kulturea eskuragarria egiteko', Bilbaok azaldu dauenez. Horregaitik, BBK Salako prezioen estrategiak beti eskaintzen ditu kostu ertaineko sarrerak, baita dobako sarrera ugari be.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
