First Lego League Euskadi programan 3.400 ikasle baino gehiago batuko dira

Bizkaie! 2026-01-27 10:01   Kulturea

Horreetatik % 66 Bizkaikoa da, % 19 Arabakoa eta % 15 Gipuzkoakoa.



First Lego League Euskadi programeak inoizko partaidetza handiena izango dau 17. ekitaldian. Innobasquek, Barrikuntzearen Euskal Agentziak, Euskal Herriko Unibersidadeagaz, Deustoko Unibersidadeagaz eta Mondragon Unibersidadeagaz bultzatutako hezkuntza-ekimen horren helburua Euskadiko 6 eta 16 urte arteko euskal ikasleen artean zientziarako eta teknologiarako bokazioak sustatzea da. Torneoa zezeilaren 28an egingo da, zapatuanz, aitatutako unibersidadeen bost egoitzatan, aldi berean: Bilbon, Donostian, Arrasaten eta Gasteizen.

Nazinoarteko First Lego League Euskadi hezkuntza-programan txertatutako ekimena da FLL Euskadi. Nazinoarteko horretan, 110 herrialdetako 679.000 gaztek hartzen dabe parte, horreetatik 110.000 inguruk Espainian. Urtero gai bat hartzen da ardatz eta ikasleek gai horregaz zerikusia daben erronkei erantzun behar deutsee lantaldetan banatuta. Holan, hainbat hilebetetako lanean, Lego robotak programetan ditue erronka horreei erantzuteko eta barrikuntza-proiektu bat aurkezten dabe. Aurtengo erronkak UNEARTHED dau izena eta arkeologia dau oinarri. Euskadin, ikasleek bisita zientifiko-teknologikoen egitarau berezia izaten dabe programeari lotuta, aurrendaria Estadu osoan. Holan, bisita horreen bidez ekitaldi bakotxeko erronkeagaz lotutako ezagutzak eskuratzen ditue, ondoren beren barrikuntza-proiektua egiteko eta, horren bidez, benetako arazo bati soluzinoa emoteko. FLL Euskadi programea zarratzeko, amaieran torneo jentetsua izaten da hainbat egoitzatan aldi berean: aurten, Bilbon, Donostian, Arrasaten eta Gasteizen izango da lehia hori.

Ekitaldi honetan, 68 ikastetxetako 3.410 ikasle dabiz parte hartzen ekimenean. Horreetatik % 66 Bizkaikoa da, % 19 Arabakoa eta % 15 Gipuzkoakoa. Torneoa zezeilaren 28an izango da, zapatuan, eta danetara 205 talde izango dira lehian beren barrikuntza-proiektuaka eta robot olgeteagaz. Inoizko partaidetza handiena da hori First Lego League Euskadi programearen aurreko ekitaldiakaz konparauta. Euskadiko torneoa estadu osoko garrantzitsuenetakoa da, antxinatasunari zein partaide kopuruari erreparauta.

Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibersidade eta Barrikuntza Sailak eta Hezkuntza Sailak, hiru Foru Aldundiek eta hainbat erakunde publikok eta pribatuk babesten dabe programea. Hamazazpi urte honeetan, First Lego League Euskadi STEAM Hezkuntzako (zientzia, teknologia, injinerutzea, arteak eta matematika, ingelesezko siglen arabera) erreferentziazko programa lez sendotu da Euskadin.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu