Bilboko 'Udal Hilerriak' programeak 9 ekitaldi izango ditu aurten
2026-01-27 08:44 KultureaKulturea, arkitekturea eta historiako ondare garrantzitsuak erakutsiko ditue.
Urtero lez, Bilboko Udal Hilerria jardueraz beteko da, Bilbao Zerbitzuak aurreikusi dauen kultur programeagaz. Hori bai, lehen aldiz, pistetan eta enigmetan oinarritutako esperientzia interaktiboa izango da kanposantuan udagoinean, Álvaro Pérez Alonso Bilboko Udaleko Osasun eta Konsumo Arloko zinegotziak aurreratu dauenez.
Uriko konposantua memoriaz eta ondarez betetako lekua izan arren, herritar askorentzat ezezaguna jarraitzen dau izaten. Tokiko kulturan interesa daben familiak eta personak konbidau nahi ditugu, erespetuz, kanposantua modu dinamiko eta dibertigarrian esplorau deien. Horrezaz gan, beste 8 ekitaldi atondu ditugu, adierazo dau zinegotziak.
Kanposantuan ikusgai dagoan euskal arteak bizi izan eban urrezko aroa ezagutarazotea da bisita kultural gidatuen helburuetako bat, baina ez bakarra. Horrenbestez, programearen edizino barri honetarako 40 bisita diseinau dira apiriletik irailera arte eta ibilbide bat gehitu da: Hilerriko Flora.
Era berean, gaueko bisita antzeztuek daben arrakastaz jaubetuta, Bilbao Zerbitzuakek 12 pase diseinau ditu. Bisita gidatuen zikloa martxan jarri zanetik, erantzun bikaina izan dau, batez be, bisita antzeztuak, uriko bizilagunez gan EAEko personak be erakarri ditue-eta, azpimarratu dau zinegotziak. Holan, 7 bisita orokor eskainiko dira; arteari, gerreari eta sinbologiari buruzko ibilbide zehatz bakotxeko sei bisita egingo dira; eta, beste 3 hilerriko floreari buruzkoak.
Artea
Herritarrak zinemearen, pinturearen eta argazkigintzearen bidez gure kanposantuan dagoan artearen, historiaren eta ondare aberatsaren lekuko izatea gura dogu, adierazo dau Perezek.
Irudi batean kanposantuko kulturea eta ondare arkitektonikoa, artistikoa eta paisajistikoa islatu gura daben personek apirilean hitzordua izango dabe V. Argazki Lehiaketan. Apirilaren 18an izango da, zapatua, 09:00etatik 14:00etara.
Gainera, bagilaren 13an, Pintura Lehiaketea izango da, 08:30etik 13:30era. Era berean, Bilboko Udal Hilerria plato zinematografiko konbertidu eta heriotzeari buruzko tabuak hausi gura dituenek, ezinbesteko hitzordua izango dabe irailean Film Laburren III. Lehiaketan.
Ekitaldiak eta kontzertuak
Edozelan be, kanposantuaren lehenengo jarduerea martiaren 19an izango da, Aitaren Egunean. Ekitaldia 12:00etan hasiko da, Bizkaiko Alkarte Artistikoaren betiko poesia errezitaldiagaz. Ondoren, Bilbao Bel Canto taldeak kontzertua eskainiko dau. Ekitaldia amaitutakoan, 100 San José lore (primula vulgaris alba plena) eskainiko jakez ekitaldira bertaratzen diranei.
Urtero lez, kanposantuan be autortzea egingo jake amei maiatzeko lehen domekan, hilaren 3an, eguerdiko 12:00etan. Bizkaiko Alkarte Artistikoaren poesia errezitaldia 4kote emakumezko taldearen ahotsakaz buztartuko da; eta 100 bouquets/ramos margarita/lore bana emongo jake bertaratutakoei, agortu arte.
Horrezaz gan, musika klasikoko obra ospetsuenak entzungo dira barriro be Iñaki Bermudez bizkaitarraren eta Yume Takasaki japoniarraren eskutik. Kontzertua irailaren 11n izango da, 12:00etan.
Zemendiaren 1ean, urtero egiten dan Santu Guztien egunean, Bilbao Zerbitzuak taldeak IX. Kontzertu Lirikoa eskainiko dau. Bilbao Bel Canto Alkarteko soprano, tenore, biolinista, biolajole eta pianista batek hartuko dabe parte. Ekitaldia zuzenean emitiduko da Telebilbao telebista katetik.
2025ean mila bat lagunek kanposantua bisitau eben
Bilbao Zerbitzuak taldeak 2025ean kanposantuan programau zituan bisita gidatuen zikloak, 32 ibilbidetan ia mila personei aukerea emon eutsen aire zabaleko benetako museo konbertidutako hileta-espazio horren ondare historiko, artistiko eta sinbolikoa ezagutzeko. Azken edizinoak izandako arrakasteak Bilboko -Udal Hilerria- erreferentziako gune kultural bezela kokatu dau urian, memoria historikoa, artea eta pedagogia buztartuz, azpimarratu dau Álvaro Pérez Alonsok.
Kontuak kontu, igaz 835 sarrera saldu ziran eta bisita bakotxean 26 persona bertaratu ziran, batez beste.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
