2026/01/30 19:30
Bilboko BBK Salan. | Jantzea'Armonías georgianas en Euskadi'.
Georgiako jantza, musika eta kantu tradizionalak buztartzen ditu proposamen horrek, mendeetan zehar bertoko identidadea jagoten jakin dauen milaka urteko kultura baten joritasuna euskal ikusleei hurbiltzeko helburuagaz, Veriko Gergedava jantzari georgiarrak zehaztu dauenez. Georgiako Euskartveli kultur alkartearen, BBKren eta Georgiako Zugdidi uriko Udalaren babesa dau ikuskizunak; ondoko bi helburu nabarmendu daitekez: Euskadi eta Georgiaren arteko loturak sendotzea eta arte-trukeari balioa emotea alkarrizketarako eta kohesinorako tresna lehez.
ikuskizunean, Ensamble Zekari jantza taldearen emonaldia izango da, Euskal Herrian bizi diran georgiar gazte batzuek osotzen dabena eta Pavle Gergedava koreografoak zuzentzen dauena.
Ikuskizunean Ensamble Folklórico Odoia musika-taldea be protagonista izango da, Zugdidi uriko Arte eta Kultura Garapenerako Zentroko partaidea.
Sartzea doban.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
