Alauda Ruiz de Azuaren 'Los domingos' filmak 5 sari irabazi ditu
2026-01-26 08:07 ZinemeaFeroz sarietan, Jose Mari Goenaga eta Aitor Arregiren Maspalomas filmak sari bi irabazi ditu.
Alauda Ruiz de Azua bizkaitarraren lanak film onena, gidoi onena, zuzendari onena, aktore protagonista onena eta bigarren mailako aktore onenaren sariak irabazi ditu.
Ganerakoan, Maspalomas filman egindako Gizonezko aktore onenaren saria Jose Ramon Soroizek irabazi dau eta bigarren mailako gizonezko aktore onenarena Kandido Urangak
Pontevedrako Pazo da Culturan egindako ekitaldian, Espainiako Zinema Informatzaileen Alkarteak (AICE) film dramatiko onena, zuzendari onena (Alauda Ruiz de Azua), emakumezko aktore protagonista onena (Patricia Lopez Arnaiz), bigarren mailako emakumezko aktore onena (Nagore Aranburu) eta gidoi onenaren sariak emon deutsoz pelikuleari.
Lopez Arnaizek laugarren Feroz saria irabazi dau. Personei nahi daben bezelakoak izateko espazio bat ixteko beharra nabarmendu eta edade txikikoen kontrako tratu txarren dinamikak salatu ditu.
EITBren parte hartzea dauen Jose Mari Goenaga eta Aitor Arregiren Maspalomas filmak sari bi irabazi ditu: aktore protagonista onenarena Jose Ramon Soroizi emon deutse eta bigarren mailako gizonezko aktore onenarena, barriz, Kandido Urangari.
Oliver Laxe galiziarrak zuzendutako Sirat filmak Oscar sarietan atzerriko film onenaren eta soinu onenaren sarirako izentau ostean. Feroz sarietan, jatorrizko musika onenaren saria jaso dau Kangding Rayk eta trailer onenarena Aitor Tapiak.
Manuel Gomez Pereiraren La cena lanak komediako film onenaren saria irabazi dau.
Telebista atalean, Yakarta eta Poquita fe izan dira nagusi, hiruna sari eroan baititue.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
