2026/01/29 19:00

Bilboko Azkuna Zentroan. | Erakusketak

'La Consagración de la Primavera'. ROGER BERNAT.

19:00

Roger Bernat artisteak Bilbon aurkeztuko dauen sorkuntza eszeniko hau mundu osoan antzeztu, eta hamabi hizkuntzatara itzuli da eta, bertan, publikoak beteten dau rol nagusia.

1975ean Pina Bausch-ek La Consagración de la Primavera sortu eban, Tanztheater Wuppertalen antzezteko, Igor Stravinskyren jatorrizko partituran oinarrituz. Alemaniako antzerki-jantzearen obra ikonikoa da. Lengoaia koreografiko sensual, basati eta guztiz gizatiar bategaz, piezeak hainbat gai aztertzen ditu, besteak beste, kolektibidadea, sakrifizinoa eta gorputzen zapalkuntzea.

Roger Bernat

Artista eta sortzaile eszenikoak antzerki-proiektu kooperatiboak egiten ditu, ikusleen gorputza tartean sartuz. Proiektu horreetako gehienak antzokietan egin dira baina azken hamarkadan Documenta Kasselek, Sao Pauloko Bienalak eta beste instituzino batzuek produzidu ditue.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu