'Ochiren legenda' filma, ikusgai
2026-01-23 10:09 ZinemeaZinema Euskeraz programearen barruan.
Ochiren legenda filma ikusgai dago EAEko hainbat aretotan, Zinemea Euskeraz programearen eskutik. Ume zein gazteei zuzendutako film estatubatuarra euskerara bikoiztuta ikusi ahal izango da.
Zineuskadik sustatutako Zinema Euskeraz programearen barruan aurton ikusiko dogun laugarren filma da. Euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzeko helburua dau Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak bultzautako programeak eta ume zein gazteei zuzendutako pelikulen bikoizketaz arduratzen da, zinemagintzan euskerearen zabalkundea bultzatzearren.
Sinopsia
Carpatia ugarteko herrixka urrun batean, Yuri, nekazari lotsatia, ochi izeneko animalia-espezie igeskorren bildurrez bizi da. Baina Yurik ume ochi zauritua abandonau dabela deskubridutean, etxera eroateko misinoari ekingo deutso.
Proiekzinoak
Filma ondoko zinema-aretoetan ikusi daiteke: Golem Alhondiga (Bilbao), Cines Gorbeia (Gasteiz), Niessen (Errenteria), Usurbe Antzokia (Beasain), Biteri Kultur Etxea (Hernani), SADE Príncipe (Donostia), Modelo Aretoa (Zarautz) eta Golem La Morea (Iruñea).
Datozen hilabeteetan, beste film batzuk be izango doguz Zinemea Euskeraz programearen barruan, esaterako: Baba Yaga eta Chirp detektibea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
