Imanol Ituiño Farolin eta Mertxe Gil Zaranbolas izango dira Bilboko 2026ko Aratusteetan
2026-01-23 07:56 KultureaZezeilaren 12tik 17ra izango dira.
Mago eta ilusionisteak eta txotxongilari eta aktoreak jaien programako ekitaldi askotan parte hartuko dabe. Jai Batzorde Mistoak, Bilboko Udala, Bilboko Konpartsak, Fekoor eta Zazpikaleetako Merkatarien Elkartea batzen dituanak hautatu ditue Farolín eta Zaranbolas personaje ospetsuak irudikatuko dituenak,
Imanol Ituiño de Miguel mago eta ilusionistea Farolín izango da eta Mertxe Gil Vallejo txotxongilolari eta aktorea, barriz, Zaranbolas, 2026ko Bilboko Aratusteetan. Farolín eta Zaranbolas izango dira jaiotako personaje sinbolikoenetakoak, eta euren misinoa izango da eguneko ospakizunetan dibersinoa, poza eta entretenimendua zabaltzea.
Farolin: Imanol Ituiño
Farolin bilbotarra da, Bilbon berton jaioa izan ez arren, bere jardun profesional edo publikoagaitik harrotzen dana, eta gainera beti haizez beterik dabilena mundu guztiari esaten bera Botxokoa dala. Semper Plus Ultra izan daiteke haren lelo nagusia. Espiritu hori ezin hobeto buztartzen da Imanol Ituiño de Miguelega, mago eta ilusionistea, publikoagaz hartu-emon zuzenak dituana eta aire zabaleko eszenatokietara ohitua.
Estilo pikaro eta ghurrekoagaz, Imanolek magia, antzerkia eta umorea buztartzen ditu, bere mahuka dotoreetatik agertzen diran karta, txanpon edo usoakaz ikusleak harrituz. Aratusteetan, trikimailu horreek jai-giroari egokitutako berba magiko bihurtuko dira, mozorro, barre eta brindisen artean ahoskatuta.
Imanolek harrotasunez definiduten dau bere burua santutxuar legez eta zazpikaleetako bizitea jakin-minez hartzen dau, bere kaleak eta bertako jentea ondo ezagutzen ditualako.
Zaranbolas: Mertxe Gil.
Zaranbolas Bilboko persona bat da, ezerk ozpindu edo bizitea aldarazoko ez deutsona. Ondo bizitea atsegin dauena, Carpe Diem da bere bizimodua ondoen adierazoten dauen goiburua. Modu horretan bizi eta ikusten dau Mertxe Gil Vallejok bere burua, kale-antzerkian ibilbide luzea dauen txotxongilari eta aktoreak.
1983tik Goloka Antzerki Taldeari lotuta, Mertxek hamarkada bi baino gehiago daroaz plaza eta auzoz auzo, istorioak kontetan eta edade guztietako publikoagaz konektetan daben personajeei bizia emoten. Txotxongiloz inguratuta beti, irudimenaren, sustraien eta ilargiari begira egotearen arteko orekeari eusten jakin izan dau.
Euskerea beti ahoan, irribarrea bere nortasun-ikur, eta barrea eta entretenimendua eragiteko bokazino sakonagaz, Mertxek Zaranbolas hurrekoa eta erabat eskuzabala gorpuzten dau.
Farolin eta Zaranbolasen epaiketea
Farolinen eta Zaranbolasen epaiketea 1984an sortu zan jai-ekimen baten ekitaldi nagusia da. Ekimen horren helburua zan Bilboko Aratusteetan inauteri tradizional eta landatarren elementu adierazgarrienetako bat ezartzea, urtero gaiztoak kondenau egiten baitzituen. Bilbon, gaiari kutsu txirenea emotea erabagi zan, ona-gaiztoa ekuazinoa ebitau eta tonu umoretsuan sari baten alde eginez, bilbotarren nortasun arketipikoaren dualtasunaz barre egiteko.
Tradizinoari jarraituz, epaiketea zezeilaren 13an, barikuan, Plaza Barrian jarritako karpan egingo da. Epaiketearen ostean, pertsonaje biei burla edo eskarnio publikoa egingo jake.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
