Zabalik dago 2026ko ADEL, ArteDrama Euskal Laborategian izena emoteko epea
2026-01-22 12:39 KultureaApirilaren 6tik 11ra Aulestin.
ADEL, arte eszenikoetan euskeraz dabizenen topagunea da; aktore, zuzendari, antzerkigile zein antzerkizaleentzat urtero edegiten dan gunea.
Euskal Herriko arte eszenikoetan sartutakoen arteko eztabaidak, jakintza eta alkartrukeak sustatzeko asmoagaz, astelehenetik zapatura, 48 orduz izaten dira. Sei irakasleren tailerrak atondu ditue. Ikastaro guztiak euskeraz izango dira eta matrikulea 500 eurokoa (lotarako lekua eta otorduak kontuan hartuta).
Ondoko honeek dira irakasleak: Maryse Urruty, Nagore Tamayo, Idoia Tapia, Ximun Fuchs, Formol Laborategia (Intza Alkain, Edurne Azkarate eta Mikel Ibarguren) eta Ander Lipus.
Emon izena hemen. Zuhur ibili 16 plaza baino ez dira-eta.
Artedrama, Arte Eszenikoen Plataformea ekintza, drama, antzerkia eta artearen lengoaiak ikertu eta sortzeko bokazinoagaz jaio zan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
