Doinuelek aurtengo hitzorduak iragarri ditu
2026-01-22 10:13 KultureaEuskera hutsezko liburu eta diskoen plaza eta azoken topagunea da.

Nobela baltza, emakumeek idatzitakoak, ume, gazte eta helduentzat literaturea, liburu barriak eta ez hain barriak, oparitzekoak, auto-oparitzekoak, bidaiatzekoak… Danetik izango da aurten be Euskal Herriko azoketan.
Orain hiru urte, 2023ko urtarrilean, sortu zan Doinuele. Halanda ze, urtetik urtera handitzen segiduteko bokazinoz jarduten dabe: jantzi, gorputza, burua, barruan eta kanpoan egin beharrak dagozalako, erropea ez da nahikoa. Liburuek be jazten gaitue. Modeak aparteko garrantzia dauka gaur egun eta sano garrantzitsua da erabagitea, zer jantzi, zer ez, zelan… Ba, bardin zer irakurri, zer ez eta zelan. Azokak altxorrak dira, euskal kulturearen altxorrak, altxor magikoak, besteak beste, poza eta zoriona topauko baititugu azoketan, amesetarako bideak...
Kontuak kontu, urtarrilean hasi eta abendura, 9 txokotan izango ditue eskaintzak:
- Urtarrilaren 19tik 25era, Baztanen: (H)ilbeltza.
- Martiaren 9tik 22ra, Oiartzunen: Literatura Plazara.
- Martiaren 26tik 28ra, Azkoitian: Geure Gelatik, emakumeek idatzitako liburuen azokea.
- Maiatzaren 29tik 31ra, Zarautzen: Literaturia.
- Bagilaren 6an, Ziburun: Euskal Liburu eta Disko Azokea.
- Urriaren 3an, Hernanin: Liburu eta Disko Azokea.
- Urriaren 9tik 10era, Saran: Ikusi Mikusi euskerazko ume eta gazte literaturearen azokea.
- Zemendiaren 9tik 15era, Oiartzunen: Hitzen Lihoa.
- Abenduaren 11tik 13ra, Lazkaon: Liburu eta Disko Azokea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
