'Bilbao Colorido' da 2026ko Bilboko Aratusteak iragarriko dituan kartela

Bizkaie! 2026-01-21 13:57   Kulturea

Miguel Perera Gomez da egilea.

Bilboko Udalak 2026ko Aratusteak iragarriko dituen kartela aurkeztu dau. Bilbao Colorido izeneko obrea, Miguel Perera Gomezek diseinauta, lehiaketako irabazlea izan da. Herritarren botoak izan dau pisu handiena aukeraketan (% 70). Guztira, herritarrek 3.431 boto emon ditue.

Hautatutako kartela jaietako irudi ofiziala izango da eta zezeilaren 12tik 17ra egingo diran Bilboko Aratusteen komunikazino eta promozino guztietan erabiliko da.

Kartel finalistak

Beste kartel finalistak ondokoak izan dira: Bilbao se disfraza, La sardina gondolera, El Carnaval camina hacía Bilbao, Dena prest! eta Aratuste Dantzariak.

Aurreko edizinoetan lez, epaimahaiko kideek 6 kartel finalistak aukeratu ditue aurkeztutako 91 proposamenen artean. Lanak leku askotatik heldu dira: 14 Bilbotik, 28 Euskadiko beste toki batzuetatik, 41 Estadutik eta 8 beste herrialdeetatik. Ondoren, herritarrek botoa emon dabe, pasaden ostiralera arte aurrez aurre Abandoko Barrutiko Udal Zentroan eta domekara arte, online, Bilboko Udalaren webgunean.

Epaimahaia ondoko honeek osotu dabe: Itziar Urtasun Jaietako Batzorde Mistoko presidente eta Bardintasun eta Jaietako zinegotzia; Asier Abaunza eta Esteban Goti zinegotziak; Bilboko Konpartsen ordezkaria; Alicia Fernández Rekalde Aretoaren zuzendaria; Julia Diéguez Deusto Bizirik Alkartearen presidentea; Roberto Forcen kazetaria; eta, Alex Hernández antzerki sortzailea. Era berean, epaimahaiak Adimen Artifizialaren erabilerearen aholkularitzea izan dau, Borka Sanz, Deustuko Unibersidadeko Injinerutza Fakultadeko doktore arduraduna.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu